• hurrengo geltokia,  i+g,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    1461 egun twitter euskaraz erabiltzen

    Twitter honek 5 urte bete berri ditu. Guk, 1460 egun euskaraz tuiteatzen.
    140 karakterreko mezutxoak zabaltzen. Tartean txisteak, memeak, loturak, galderak, erantzunak, berbidalitako mezuak, aipamenak, salaketak, omenaldiak, agendak… imajina ezin genezakeen erabilpena eman diogu Twitter sareari, tarte honetan guztian.
    Lau bat urte izango dira, euskaldun batzuk hori frogatzeari ekin geniola.
    Orduan ere, Korrikaren atarian genbiltzan… eta horra begira frogatu genuen lehenbizi.

    Zabaldu.com eta sustatu izan ziren twitter sareari buruzko gure ezagupenen leihoak. Eta gero blogetan aritu ginen berdinari buruz, eta aplikazioak bilatzeari ekin genion, eta batzuk garatu zituzten bestelakoak…
    twitter euskaraz

    • Gaur egun Hitzokei bezalako fenomeno euskalduna daukagu.
    • Widget ezberdinak baliatzen ditugu gure webguneetan
    • Mikroformatuak erabiltzen ditugu, etiketak batez ere
    • Twitter euskaraz aldarrikatzeari ekin diogu

    Lau urtetan, euskaldunak nahiko komunitate aktiboa izan gara. Gauzak egin dira; sortu, garatu, euskaratu. Splitweet euskaratu genuen, eta umap garatu da. Twitter euskaraz erabiltzeko, edo euskarazko tweet guztiak ikusteko baliatu daitezkenak.
    twitter.com/iPtx

  • agit/prop,  albisteak 2.0,  hurrengo geltokia,  i+g,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    Al jazeera euskaraz nahi dugu

    Al Jazeera telebistari begira gabiltza egunotan. Arrazoiak hamaika: direla Arabiar eremuetako matxinadak, Japoneko lurrikara edo arrisku nuklearra, nazioarteko egoera, kultura eta sorkuntza, twitter zelan baliatzen duten, edo iragarri diguten The Stream emankizun barria. Hara begira gabiltza hemen. Gure pantailetaraino heldu da Al jazeera.

    al bisteak 2.0

    Hurrengo geltokia: Al Jazeera euskaraz
    Horrelako telebista bat interesgarri egiten bazaigu, zergatik ez aldarrikatu holango telebista gurean, euskaraz?
    Eta hori eskatzen ez gara hasi ba? #aljazeeraEuskaraz nahi dugula eskatzen hasi gara sare sozialetan. Broma dirudi, baina ironia baino gehiago daroa berarekin aldarrikapenak.
    Aldarrikapenak, berehala hartzen du itxura eta izaera sarean. Egun bakar bat, aski da…. gori gori jartzeko eskaera bera. Zuzeu.com albistegian idatzi, sare sozialetan mugitu… eta ikasi dugu euskaldunok ere, holango tresnak zelan erabili.
    #aljazeeraEuskaraz

    Eskatu? Aldarrikatu?
    Gure hacker izaera frogan jarri, eta Al Jazeera bera euskaratu dugu, euskarazko edukiak sartuta. Gure iritziemaileen artikuluak, kulturgileen sorkuntza, bideoak, elkartasun bideoak, musikarien lana, iritzi politikoak…. Euskal Herritik Al Jazeera bat behar dugula aldarrikatu eta pantailaratu dugu.
    Eta bapatean, Fermin Muguruzak telefonoz deitu, sarean ekimenaren berri izan duela, blogean jarri ez ezik, Al Jazeera english kateko zuzendariari deitu behar diola, asko gustatu zaiola ekimena… flipatuta dagoela, flipatzen ari dela… hiruzpalau aldiz flipatu erabili du, mugikorrean utzi duen mezuan.

    Sare sozialetan oihartzuna


    Eskaera aldarrikapen egiteko ere, kodeak ditugu, hoiek kopiatu, sarean jarri… eta gehiago zabaltzeko.