• agit/prop,  hurrengo geltokia,  larrabetzutik,  musika

    Gazte Eguna Larrabetzun

    Urteroko zita. Gazte gazteak ginenetik.

    Rocka ezagutu genuen, eta ostean etorri den guztia.

    1985ean hasi zen mobida guztia, gurean ere. Eta gaztetxea eskatzen zen, eta baita lortu ere.

    Mobidak udaletxearekin, kontzertuak debekatzeko aginduak alkate demokraten eskutik… orain rockanrolla atsegin dute Batzokikoek ere. Zelan aldatzen diren gauzak, kamarada!

    1986tik, herrian gaztetxea barriro zabalik. Urte asko dira, gau asko, Gazte egun asko… talde on asko, txanda asko, ordu asko, eskenatokiak, txoznak, pankartak eta kartelak, pegatak eta diru bilketak, bokatak eta armozuak… Gazte eguna, larrabetzuarrontzako egunik handiena da, duda barik. Gazte zahar ume edadetu andra gizon ama alaba seme edo dana dalako… Gazte sentitzeko unea, gazte eguna.
    gazte eguna | hori bai @ larrabetzu
    Gose
    we are standard
    Itziarren semeak

    Aurtengo programa azken urteotakoaren oso antzekoa da… control c, control v. Kontzertua barriz, aspaldiko interesanteena neure ustez. Konbinazio polita. Estilo anitz, kolore ugari eskenatoki gainean. Atzekoz aurrera jarrita…
    gaua Itziarren Semeak taldekoek itxiko dute. Mungiatik datoz, ondoko herritik. Txozna rocka egiten dute, rock konbatiboa. 85eko garaiak gogoraraziko digute. Ska apur bat dantza egiteko. Ohikoak dira gazte egunean, martxaz amaitzeko taldeak… eta sarritan zirimiri artean be bai… ostean gaztetxean juntatzeko, marabunta guztia. *

    We are Standard dira aurtengo nobedadea. Getxo ingurutik datorkigun taldea, gertukoa hau ere. Estilo aldetik berritzailea. Rockak elektronikarekin egiten du bat. Elektro rocka edo. Martxa handia eskenatoki gainean. Bolo asko, mundu osotik. Eta esperientzia hori ekarriko dute gurera. Musika aldetik oso onak, eskenatoki gainean ikusgarriak, instrumentua aldaketak, erritmo bizia… eta gure herriko plaza osoa dantzan jartzen duten. Ziur baietz. ***

    Gose aspaldiko ezagunak ditugu azken urteotan gurean. Hiru lau aldiz egon dira, formatu eta leku ezberdinetan. Gaztetxean sekulako arrakasta izan dute egon diren aurrekoetan. Aurten ere, dantzan jarriko dute bere triki elektronikarekin Gazte egunera hurbiltzen den oro. Talde freskoa eta ausarta. Musika atsegina eta pegadizoa. Himno ugari eta jarreradun taldea. Ikusentzunezko efektuek, polito beteko dute eskenatokia. **

    Gau elektronikoa gaztetxean
    Eta gau osoan, azken 15 urteotan bezala, disko jartzaileak gaztetxean. Beste giro bat, musika asko, dantzatzeko lekua, toki atsegina eta parranda itzela. Urtero lez, eguzkiak nahikoa da esan arte… gero gerokoak.

    info + sarean

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  teknologia berriak

    Euskal Herria trending topic sare sozialetan


    Mezu hauek guztiak, eta askoz gehiago ari dira zabaltzen sare sozialetatik -twitter bidez, batez ere-. Euskal Herria, Espainiar Estatuan gehien erabilitako hitzen artean zegoen bart, eta halan jarraitzen du gaur. TT izateak -trending topic- oraindik erabiliago izatera bultzatu du jendea, kalakan eta eztabaidako hasi direlako batzuk eta besteak. Bisibilitatea eman dio gaiari. Eta eztabaida politikoa, identitarioa bilakatu da gero. Batzuek, demokrata eta biolentoen arteko eztabaida bultzatu nahi lukete agian, baina kontua da ezezagutza eta ezagutza ere tartekatzen direla, hitzean eta pitean. Udako gaiak, badakizue.
    Larrun mendia, Hendaia ingurutik
    Artwork from Hendaye blogetik hartutako irudia

  • hurrengo geltokia,  i+g,  ikusi eta ikasi,  software librea,  teknologia berriak

    basque ID

    euskal identitateaz, sarean

    patxi gaztelumendi
    @iptx
    gaztelumendi.org

    UEU, Baiona
    #euzkadi euzkotarron aberria?
    iptx

    basque ID

    D identitatea nazioa #euzkadi
    EH sare sozialak globala euskal
    Euskal Herria 2.0
    twitter blogak facebook basque

    • nor naiz?
    • nor naiz sarean?
    • identitatea definizio batera hurbiltzen
    • identitate digitalaz
    • avatarrak
    • ID sistemak
    • kasu pratikoak  @iPtx
    • adibideak sarean, blogak twitter facebook erantzunak…


    Branding markak
    marka pertsonalak
    nation branding
    Euskal Herria
    euskal selekzioa
    euskal kultura
    irudiak marka identitatea merkatua mundua

    EH 2.0


    2006tik, gaur egun arte. 5 urte, klik batzutan

    .eus

    aukera bat identitatea eta sarearen artean  puntuEUS.org

    e-rronkak sarean:  erabiltzaileak, edukiak, bisibilitatea, tresnak eta komunitatea

    • kasu pratiko bat | workshop bat antolatzen