Berri Txarrak, musikaren albiste onak

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea.

Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur.

Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko kontzertuko sarrerak duela egun batzuk bukatu arren, jendea etorri etorri egin da. Bete da gaztetxea. Eta laister abiatu da kontzertua. Hirukotea taula gainean. Gazteak haiei begira. Bat, bi eta hiru. Hasi da dena.

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko HORI BAI gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Berri Txarrak | Albiste onak

Notizia dira. Europa eta Asiara doaz, Euskal Herritik. Asteburuko kontzertuen ostean munduak ezagutu behar ditu. Taiwan, Japon, Alemania, Irlanda… bi hilabete furgonetan, bi hilabetez eskenatokietatik, aretoz areto. Bi hilabete euskaraz abestu, eta gure musika jotzen. Hemengoa han. Hemen bezala edonon. Albiste onak, duda barik.

Bira horren aitzakiarekin, elkarrizketa pare bat egin dizkiet…. eta apaltasuna eta maila nabari da. Erantzunak jarrera dira. Argi dago, argiak dira… eta argi daukate bidea.

“Kantu batekin inor hunkitzea gauza handia da”

Eskenatoki gainean zaudetela, ohiko kontzertu batean…. zer da ikusten duzuena? Momentu jakin batzuetan publikoaren aurpegiak bilatzen dituzu, entzulearekin konexio berebiziko hori, baina bestela barrura begirako momentuak dira gehienbat, musika jotzen gozatzekoak.

Handiak eta txikiak, hemengoak eta kanpokoak. Ibilbide oparoa zuena taula gainean ezta?
Denek ere badute bere xarma, horixe du onetik rock talde batean aritzeak: jo aurretik inork ez daki zer sentsazio biziko ditugun, nola aterako den… kitzikatuta atera ohi gara taulagainera. Halere, aukeran nahiago toki itxiak, aretoak eta.

Euskal Herria txiki geratu, ala kanpora gehiago joateko gogoa?
Kontua ez da EH txiki geratu den, guri erronkak gustatzen zaizkigu eta talde moduan haztea ezinbestekoa zaigu ilusioa berritu eta publiko berri batengana hurbiltzeko. Kanpoan egiten ari garen bidea eta gure betiko entzuleak zaintzearen arteko oreka da bilatzen duguna.

Zerk ematen dizue poza?
Inor gure kantu batekin hunkitzea da gauzarik handienetakoa.

Zer topatu behar duzue, Taiwanen edo Japonen?
Auskalo, aretoek behintzat itxura ona daukate eta Japoniako publikoa oso abegikorra dela diote.

Alemanian eta Irlandan? (Ez oso aspaldi han egon zinetela)
Alemaniara goazen laugarren aldia-edo da, pixkanaka geure bidea jorratzen ari gara. Batez ere Rise Against-ekin egindako birak ikusmina sortu zuen eta ordutik email dezente jaso ditugu bertatik. Irlandan euskaldun piloa dabil eta herrimina arinduko diegu lipar batez…

Jaio.Musika.Hil. Eta gero?
Zeresan handia eman du disko honek eta ate asko ireki digu, gure 5. diskoa da baina ez dira gutxi disko honekin ezagutu gaituztenak. Horrek animoa ematen digu konposatzen hasteko, baina momentuz badugu nahikoa lan 2 hilabeteko gira luze honetan pentsatzearekin. Epeka lan egin ohi dugu beti, eta pentsatzekoa da hurrengo urratsa konposatzen hastea izan daitekeela.


75 thoughts on “Berri Txarrak, musikaren albiste onak

  1. Pingback-a: film t-34
  2. Pingback-a: online pharmacy
  3. Pingback-a: canadian pharmacy
  4. Pingback-a: Beograd film 2020
  5. Pingback-a: psiholog
  6. Pingback-a: psixolog
  7. Pingback-a: psyhelp_on_line
  8. Pingback-a: coronavirus
  9. Pingback-a: djoker smotret
  10. Pingback-a: viagra 100mg
  11. Pingback-a: Canada Pharmacy
  12. Pingback-a: generic viagra
  13. Pingback-a: viagra pills
  14. Pingback-a: buy viagra online
  15. Pingback-a: viagra for sale
  16. Pingback-a: cialis generic
  17. Pingback-a: cialis 20mg
  18. Pingback-a: buy cialis
  19. Pingback-a: cialis 5mg
  20. Знаете ли вы?
    Потомок наполеоновского генерала стал Героем Советского Союза.
    Залётная птаха занесена в перечень птиц России спустя более полувека после открытия вида.
    Клирик-саксонец стать папой римским не захотел, а патриархом Севера не смог.
    Биограф русского художника романтизировала историю его французской прародительницы вслед за Герценом.
    Консервативные художественные критики обрушились на портрет девушки, называя её гермафродитом, дочерью Каина и проституткой.

    arbeca

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude