EH giroa

ze giro EHn?
gaztelumendi.org proiektu honen barruan, mini blog bat sortu dut:
Ze giro dago Euskal Herrian?
Kantuak, audioak, zitak, esaldiak, argazkiak, iritziak… azkarrago idazteko.
Ez da twitter, ez da facebook, ez da blog bat… baina guztietatik du apur bat.
Taberna bateko elkarrizketa izan daiteke, kafe baten osteko komentarioa.
Oso bisuala, eta batez ere multimedia.

Berdin sartu daiteke bideo bat azkar azkar, zein argazki txukun bat.
Irratiko grabazio bat, edo kantu baten titulua…
Testu bat idatzi eta gogoeta bat eragin…

Erakargarria egiten da formatua, estetika eta baita edukiak ere…
Eta batez ere, oso oso erabilterreza gertatzen da.

Argazkiak.org | ze giro dago Euskal Herrian? © cc-by-sa: gaztelumendi
Euskal Herriko giroaz berba egin nahi dut nik, sentsazioak, kaleko barri, sareko informazioa helarazteko… edozer, edonoiz, edozelan…

gitxika gitxika… apurka apurka, beti zeozer… eta lotu barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude