Hau?

2004ko abenduaren 3an abian jarritako proiektu komunikatiboa. Blogetik herri kazetaritza, agitazioa, eztabaidak, teknologia berriei buruzko iruzkinak eta Euskal Herrian beste era batera murgiltzeko aukera izan dut.

Argazkiak.org | iPtx identitate digitala © cc-by-sa: gaztelumendi

Teknologia berriak gustuko dituen aktibista bat. Software librea ezagutu eta zabaltzen ari den laguna. Euskaraz idatzi eta munduan zehar gure herriaren berri eman nahi duen euskalduna.

Idaztea bezala, irakurtzea gustuko duena. Musikazale amorratua. Diseinu grafikoa, komunikazioa. Hitza arma bezala baliatuz, gauzak argi eta garbi libre adieraztearen aldekoa.

2000. urtetik irratia.com egiten aritu naiz Jabi Zabalagaz batera. Euskarazko lehen irrati digitala.

Telebista partehartzaile bat zelan eraiki eta garatu ikasi nuen Galder Gonzalez eta Hamaika telebistako lagunekin.

albisteak 2.0 Euskal Herrian

Aspaldion sarean besteak beste susa-literatura.com eta armiarma.com literaturaren inguruko proiektuetan aritu naiz eta gaur egun ere hor jarraitzen dut. Astero astero, emailuak igortzen eta literatura sarean hedatzen.

Profesionalki azken urteotan gazte informazioaren inguruan lanean aritu naiz Arrasaten (2007-2010), eta  kultur teknikari bezala lan egin dut Elgetan (2010-2011).

Baserri Bizia Elikadura burujabetza lantzen
Zenbait urtez sarea eta teknologia berrien inguruan aritu naiz profesionalki Elikadura burujabetza eta agroekologia bultzatu eta ikusgarriago egiten, Euskal Herriko zein mundu osoko nekazari eta baserritarrekin batera, EHNE Bizkaian. Baserri munduak, mundua bera baserritar ikuspegiagaz ikusteko aukera eman dit, besteak beste.

Kultura, nazioartea, hizkuntzak, komunikazioa…. hori da nire mundua.

Hala ere, saiatzen naiz oraindik, berba batzuk idatzi, ideia batzuk ekarri eta gaztelumendi.org  proiektu hau bizirik mantentzen. Eskerrik asko irakurtzeagatik eta jarraitzeagatik.

gaztelumendi.org bizirik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude