Pintxo dastaketa eta makailao txapelketa

Dakizuenez, duela 10 urtetik, Andramari egunean, norberak etxean egindako pintxoen dastaketa izaten dugu. Urteen podasuz, gero eta gehiago gara pintxoak egin baino, jatera hurreratzen garenak. Halandaze, behar handia ez da-eta, bihar eguerdirako, plater bete pintxo prestatzea eskatu gura dizuegu. Makailao txapelketa: Egitarauan ez dugu zehaztu…

Jaietako egitaraua

Jaietako egitaraua herriko tabernetan, dendetan, igerilekuetan eta udaletxean duzue eskuragarri. 900 ale banatu genituen abuztuaren 10ean. Hemen ere irakugai egitaraua2012

2012ko Andramari eta Emeteriek prest

Hauxe da Intxurreta jai-batzordeko larrabetzuarrok aurtengo Andramari eta Emeterietarako proposatu gura dizueguna. Badakizue jakin, gure herriko jaietan herritarron parte hartzea ezinbestekoa dela, guk geuretzat prestatutako jaiak direla. Halandaze, aurtengo antolatu ditugun ekitaldi guztietan parte hartzeko gonbitea luzatzera gatozkizue. 2012ko Andramariek eta Emeteriek   Andramariek Abuztuaren…

Martxoaren 20an jai-batzorde zabala

2012ko San Isidroak, San Antonioak, Andramariek, Emeteriek eta San Migelak antolatzeko jai-batzorde zabala burutuko dugu martxoaren 20an, 19:00etatik aurrera udaletxean. Bertara hurreratzeko gonbitea larrabetzuar guzti guztioi luzatu gura dizuegu. Ideia eta jai-batzordekide berriak behar ditugu! Erdu!

Emeterietako marmitako txapelketa

Intxurreta jai-batzordekook 200 lagunentzako mahai eta aulkiak eskatu ditugu, ostantzekoa, nork berea eroan dezala. Eleizportalea ez lohitzeko, kartoiak erabiltzea eskatu gura dizuegu

Emeteriak

ABUZTUAK 30: -     12:00: TXUPINAZOA TXISTULARIAK, AKARMARI PASKUALA ETA MATXINEGAZ -     13:00: HERRI KIROLAK BERTOKO KIROLARIEKAZ -     14:00: MARMITAKO TXAPELKETA -     17:00: MUS TXAPELKETA -     19:00: BARRENETXERA IGOERA -     22:30: ERROMERIA TRIKIZIO TALDEAGAZ   ABUZTUAK 31: -     11:00: ORIENTING PROBA. IA NOR BERANDUEN GALDU. -    …

Emeteriek. Herri-kirolak bertoko kirolariekaz

Jose Luis Larrabe, Aritz Oregi Perri eta Beñat Lekue aizkolariek deia luzatu digute heurekaz batera herri-kirolen saio ederra antolatzeko. Izena honako probetarako ematea proposatu digute: Neska/gizon-probak Txingak Lokotzak batzea Saku lasterketa Parte hartu gura duzuen guztiok eman izena igerilekuetan edo esan Perri zein Beñati.  

San Bartolome. Euria eginez gero

Euri eta guzti hasi dugu eguna eta Ankapaluk dituen mugak aintzat hartuta, euria lotuten ez bada, honako erabakiak hartuko ditugu: Bizikleta igoera: Aurrera Paella txapelketa: Aurrera. Jeuntzen egin ez arren, 14:00etan aurkeztu beharko da Briska txapelketa: Bertan behera Erromeria: Bertan behera Azken erabakia 14:00etan jakinaraziko…