Kukubelen ibilaldia
Maiatza 10, 2007 on 3:16 am | In ekinaldiak | No CommentsEkaina
17an UNIMAk, nazioarteko txotxongilozaleen elkarteak, Getxon ospatuko duen “TXOTXONGILO EGUNA” delakoan Kukubel 2.0 ikusi ahal izango da arratsaldeko 8,00etan Ajedrezeko plazan.
24an Aspanovasek antolatzen duen Osasun Krosarekin batera Kukubelek bere ipuinak kontatuko ditu 13,00etan
26an Hernaniko Atzekindegi plazan Kukubelek bere historia berriak antzeztuko ditu goizeko 11,30etan
29an Mungiako jaietara joango da Kukubel ingurukoen pozerako
30ean Asteasuko plazan Mateo eta Kukubel berriz ere topo egingo dute, zer gertatuko da?
Uztaila
13an Kukubel 2.0 Donostiako Antzrkiaren Ferian ikusi ahal izango da, mundu zabalerako atearen bila
14an Donostiko Amara auzoak ateak zabalduko dizkio Kukubel 2.0 ikuskizunari
20an Barakaldoko haurrek Kukubelekin hitzegiteko aukera izango dute
27an Erandio Behekoan Kukubel 2.0 ikusgai izango da
Abuztua
7an Gasteizko Ama Zuriaren jaietan Kukubel ibiliko da bertako eta inguruko ume parrandazalekin.
Gasteizko jaietatik Kukubelek oporrak hartuko ditu irailara arte.
Iraila
8an Lezamako jaietan berriro ere bere ibilaldia hasiko du Kukubel 2.0k arratsaldeko 7,00etan
10ean berriro ere Gasteizko kaleetara hurbilduko da Kukubel
Ezagutzen nauzue?
Abendua 15, 2006 on 11:19 am | In Kukubel kontari | 1 CommentBehin ardiak zaintzen ari nintzela lamina batek txirula magikoa oparitu zidan. Txirula honen musika entzuten duen guztia, gorputza kontrolatu ezinik, dantzan hasten da. Guzti hau sorginkeriatzat ematen du Mateo Txistu apaiz ehiztariak eta herrian sorgintzat salaturik zazpi burudun herensugearen atzaparretan hiltzera kondenatzen zaiatuko da. Herensuge beldurgarri honekin borrokatu egin beharko dut erabiliaz.
Kukubel 2.0
Ekaina 6, 2006 on 2:38 pm | In Kukubel kontari, ze berri?, kukubiltxo | 3 Comments1996. urtean Kukubiltxok Resurrección Maria de Azkuek bildutako Euskal Herriko ipuin herrikoietan murgiltzea erabaki zuen, eta “Behin Bazen” barne ikuskizunarekin bi ipuin eszenaratu zituen. 1998an berriz ere ipuin desberdinak oinarritzat hartuz kalean zein barnean antzeztu daiteken “KUKUBEL” antzezlana estreinatu zuen.
FITXA TEKNIKOA:
IKUSKIZUN MOETA: Txotxongilo eta animazio Antzerkia
FORMATOA: Kalerako zein barnerako ikuskizuna.
IKUSLEGOA: Adin guztietakoa. Ikuslego familiarra.
GIDOIAREN OINARRIA: Resurrección Maria de Azkuek bildutako ipuin herrikoiak
GIDOI MOLDAKETA: Josu Camara
IRUDI DISEINUAK: Marc Armspach
MUSIKA EGILEA: Bixente Martínez
MUSIKA INTERPRETAZIOA: Oskorri
KANTUEN EGOKITZAILEA: Joseba Etxebarria
HIZKUNTZ EGOKITZAILEA: Karmel Etxebarria
ESZENOGRAFIA: Quim Guixa
TAILERRA: Kukubiltxo, Javier Obregon eta Conchi Maoñoren zuzendaritzarekin
JOSTUNEA: Nati Ortiz de Zarate
ARGI DISEINUA: Tarima
BANAKETA:
ZUZENDARITZA: Jasone Turumbay
AKTOREAK: Marifeli Etxeandia
Iurgi Etxebarria
Koko Mujika
Aitor OrmaetxeaSOINU TEKNIKARIA: Josu Camara
ARGI TEKNIKARIA: Tarima
Beharrizan teknikoak
Ekaina 5, 2006 on 3:31 pm | In argazkiak | No CommentsBeharrizan teknikoak kalean
• Furgonetarako aparkalekua.
• Karga eta deskargarako bide egokia.
• Argi indarraren hartunea 10.000 w.takoa lurtomarekin.
• 12 hesi.
• Bi begirale emanaldian.
• Soinu ekipamendu teknikoa, konpainiak bere gain har dezake kontratatzaileak ezin baditu bideratu.
GUNE ESZENIKOA
Neurriak:
Zabalera 12,00 m.
Sakonera 12,00 m.
Altuera 6,00 m.
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.
Valid XHTML and CSS. ^Top^



