Kukubelen ibilaldia
Maiatza 10, 2007 on 3:16 am | In ekinaldiak |Ekaina
17an UNIMAk, nazioarteko txotxongilozaleen elkarteak, Getxon ospatuko duen “TXOTXONGILO EGUNA” delakoan Kukubel 2.0 ikusi ahal izango da arratsaldeko 8,00etan Ajedrezeko plazan.
24an Aspanovasek antolatzen duen Osasun Krosarekin batera Kukubelek bere ipuinak kontatuko ditu 13,00etan
26an Hernaniko Atzekindegi plazan Kukubelek bere historia berriak antzeztuko ditu goizeko 11,30etan
29an Mungiako jaietara joango da Kukubel ingurukoen pozerako
30ean Asteasuko plazan Mateo eta Kukubel berriz ere topo egingo dute, zer gertatuko da?
Uztaila
13an Kukubel 2.0 Donostiako Antzrkiaren Ferian ikusi ahal izango da, mundu zabalerako atearen bila
14an Donostiko Amara auzoak ateak zabalduko dizkio Kukubel 2.0 ikuskizunari
20an Barakaldoko haurrek Kukubelekin hitzegiteko aukera izango dute
27an Erandio Behekoan Kukubel 2.0 ikusgai izango da
Abuztua
7an Gasteizko Ama Zuriaren jaietan Kukubel ibiliko da bertako eta inguruko ume parrandazalekin.
Gasteizko jaietatik Kukubelek oporrak hartuko ditu irailara arte.
Iraila
8an Lezamako jaietan berriro ere bere ibilaldia hasiko du Kukubel 2.0k arratsaldeko 7,00etan
10ean berriro ere Gasteizko kaleetara hurbilduko da Kukubel
No Comments yet »
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipuaren URIa
Iruzkina idatzi
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.
Valid XHTML and CSS. ^Top^