Literaturia 11amaika telebistan

Ane Zabala kazetari eta aktoreak egindako erreportaia polita. Literaturiara etorri, lagundu, grabatu, egon, ikusi, landu, idatzi eta sekulako bideo laburpen polita egin digu.

Mila esker Ane. Eskerrik asko, Hamaika.tv!

eskerrik asko danori

literaturia eta hamaika gehiago
asko zarie, eskerrik asko
hamaikatxu lagun hurbildu da
lanean batzuk
lanera gogotsu
berbetan
kantuan
bertsotan
jaten
sukaldatzen
liburu saltzen
liburuak erosten
liburuak irakurtzen
errezitatzen
montatzen
kargatzen
eroaten
ekarten
etorri zarien guztioi, eskerrik asko
parte hartu duzuenoi
begira egondakooi
umeoi
zaharrei
gaztetxeko lagunei
plazako jendeari
kultur etxeko langileoi
kazetariak
medioetako arduradunak
tabernariak
kalekoak
urikoak
bazterretako herrietakoak
euskaltzaleak
euskaldunak
literaturia joan da, badoa udaberria
baina ilargia pozik dago.
literaturia larrabetzun
argazki gehiago: larrabetzutik.org

Literaturia zuzenean

Watch live streaming video from larrabetzu at livestream.com

Literaturia 2011 Egitaraua

Aurtengo udaberrian aurkeztu diren liburuak eta Literaturian jendaurreko solasaldietan mintzagai izango direnak.

Literaturian aurkeztuko diren zazpi liburu berriak.

Twitteraturia #literaturia sare sozialetan

Argazkiak flickr artxiboan literaturia etiketarekin

Literaturia euskarazko letren asteburua

Berria Telebistan Bihotz Zulueta Literaturia asteburuko antolaketa taldeko lagunak kontatutakoa jaso dute. Larrabetzuko irudiak, gonbidapena eta egitarauarekin.

berria.info literaturia euskarazko letren asteburua

Labetik atera berriak, plazara

Liburuak plazaratzea, liburuak plazan aurkeztea da. Liburuen berri ematea. Liburuak aurkeztea. Euskal Herrian, beste leku askotan lez, prentsaren aurrean eta aurkezpen sozialagoetan egiten dira ekitaldiok. Aurten, Literaturian zazpi liburu plazaratu berri aurkezteko aukera izango dugu, bariku eta zapatu goizean. Prentsaren aurrean, eta irakurleak lagun ditugula, Euskal Herriko zazpi argitaletxek, liburu berri bana aurkeztuko digute.

ekainak 3, ostirala

11:30 Zamaontzia. Iñigo Aranbarri. Susa.
12:00 Finantza kapitalismoa 1. Mundu globala / 2. Euskal Herrirako irtenbide ekonomiko eta soziala. Joseba Tobar-Arbulu. Utriusque Vascoanie.
12:30 Itsaso kontra bat. Karmel Igartuaren poema liburu postumoa. Pamiela

Iñigo Aranbarri, Zamaontziaitsaso kontra bat

ekainak 4, larunbata

11:30 Bränskint. Goizalde Landabaso Txalaparta
12:00 Decameron. Hamar Ipuin. Igela.
12:30 Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana. Elkar
13:00 Iza ote iza. Xabier Soubelet. Maiatz

Goizalde Landabaso Branskintalberto ladron Zer barkaturik ez

dekameron

2011ko udaberriko uzta Literaturia azokan

literaturia | euskarazko letren asteburua

literaturia | euskarazko letren asteburua

2011eko udaberrian plazaratutako lanak, bertan aurkeztuko dituzte egile eta argitaletxeek.

  • Zamaontzia. Iñigo Aranbarri. Susa
  • Tangerko ametsak. Jon Arretxe. Erein
  • Joan da negua. Mikel Ibarguren. Susa
  • Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu. Elkar
  • Estatu etnozidaren kontra. J M Odriozola. Elkar
  • 50esko hamarkadako euskal literatura. Pako Sudupe. Utriusque Vasconiae.
  • Bitartean New York. Jon Kortazar. Utriusque Vasconiae
  • Zeluloidezko begiradak. Mikel Garcia Idiakez. Elkar
  • Sakoneta. Xabier Mendiguren Elizegi. Elkar
  • Maiatz aldizkaria
  • Amaren urteak. Yolanda Arrieta. Aizkorri
  • Azken tranbiaren itzala. Josi Basterretxea Polo. Elkar
  • Txakur ingelesak. Lutxo Egia. Susa
  • Denonartean argitaletxearen itzulpenak
  • Spray. Paddy Rekalde. Susa
  • Ezker eskuarekin. Antonio Casado de Rocha. Utriusque Vasconiae.
  • Nemesis. Philiph Roth. Mettok. Itzultzailea. Beñat Sarasola.
  • Artzapezpikuaren bisita. Adam Bodor. Elkar. Itzultzailea: Unai Elorriaga
  • Biodiskografiak. Iban Zaldua. Erein
  • hAUSnART lapiko kritikoaren aldizkaria.

Literaturia Hamaika telebistan

#literaturia aurkeztu Bilbon, eta Hamaika telebistan ikusgai. Telebistan eta sarean.

Kultur egitarau oparoa euskal letren asteburuan

Literatura eta euskarazko letretatik abiatuta, liburu azoka, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, musika kontzertua, poesia emanaldiak, antzerki saioak, errezitalak…. denetarik izango dugu ekainaren 3tik 5era Larrabetzun.
literaturia 2000 eta hamaika gehiago

Egitarau osoa kontsultatzeko.

Literaturia aurkeztu dugu Bilboko kafe antzokian

Bilboko kafe antzokia.
Literaturia aurkezteko agerraldia.
Hedabideak ugari:

  • Berria, Deia eta Gara egunkarietako kultura saileko kazetariak
  • Euskadi irratiko esataria
  • Hamaika telebistako kamara eta kazetariak
  • Bizkaie.biz eta Nontzeberri kultur atari digitaletako kazetariak

literaturia aurkezten
Antolatzaileen aldetik, Literatura Eskolako kideak, 111 akademia eta Euskal Herriko antzerkizale elkarteko ordezkariak.

Literaturia, euskal letren asteburua Larrabetzun. Auzolanean antolatua. Egitarau aberatsa. Partehartzea, euskara, kultura herritarra eta beste.

Kronikak:
> Bizkaie.biz Literaturiak euskal letren gune bihurtuko dau Larrabetzu bagilaren 3tik 5era bitartean
> nontzeberri.com Literaturiaren III. edizioa prest
>Berria
>Deia
>GARA

Literaturia 2011 erdu Literaturiara


literaturia 2011 aurkezten
Erdu Larrabetzura!
www.literaturia.org