Lauaxeta eta mendigoixalia Larrabetzuko txaidian (2012 literaturia)

75 urte beranduago, zeruan hegazkinak dabiltzan bitartean, Mengigoixaleen kontuak entzun ditugu. Mutiko bat, Lauaxetaren lagun.
75 urte beranduago, Poeta zelan ez zuten fusilatu jakin dugu. Oroimena eta presentzia. Ostonduta, ondo ostonduta egondako haren gabardina elegantea Larrabetzuko kalean, txaidian.
Lauaxetaren lagun, belaunaldi haren lekuko, mendigoixalia gure artean.
Mendigoixaliarena poema, Lauaxeta


Eta hedabideak adi adi. Euskal kazetaritza, txaidian jarrita, ETB, Euskadi Irratia, GARA, Berria, Bizkaia irratia, Hamaika Telebista… eta auzoan ez da beste berbarik, Lauaxeta eta Literaturia. Gerra eta Euskal Herria. 75 urte beranduago, hemen.

Zu zara idazlea, Sarrionandia

Dejabu eta Artedramako aktoreek, Joseba Sarrionandiaren testuekin moldatutako lana antzeztu dute, goizeko 10:00etan hasita, eskolako ikasleen aurretan. Hiru ikasturtetako neska mutikoak hurbildu dira literatura eta letren mundura, arte eszenikoen bitartez. Bi aktore, testu ezin interesgarriago bat, eta eurak adi adi. Abian da Literaturia. Giro ona, eta eguraldi ezin hobea.

Atzoko eta gaurko idazleak batzen hasi gara. Irakurleak prest gaude.

> Estepan Urkiaga Basaras, Lauaxeta
> Joseba Sarrionandia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>