Gaztetxea gainezka. Giro ona. Beroa.
Eskenatoki gainean Arrasateko hirukotea. Baxu/Kitarra, eskusoinua eta ahotsa, erritmoak eta programazioak. GOSE.
Giro ona aurreikusten da. Giro itzela.
3 disko dituen taldea, letra oso onak. Ikusentzunezko muntaia. Animatutako gaua.
Dana emon deuen abeslaria. Eszenatokian eta behean. Jende artean, edo barra gainean. Gose, eta ezin ase.
Berdin gauez, zein egunez. Goizean edo arratsaldean, kalea hartu du aurten Literaturiak. Kalean dira ekitaldiak, hitzaldiak, bertso ipuinak edo kontzertuak. Joseba Tapia Anguleri aurrean.
Bart Joseba Tapia, gaur umeak, idazleak beren beregi atondutako irakurgelan, eta irakurleak mahainguruan.
Omar Nabarro gaztetxean, poesia errezitaldian.
Euskal Herri osoko irakurleak
Gipuzkoa eta Bizkaia osotik etorritako irakurle taldeetako kideak izan dira nagusi gaurko solasaldian. Horrez gain Iruñea eta Bartzelonako irakurle taldeetako lagunak be batu dira eztabaidara. 111 akademiak sustatutako ekimenean, gai asko aipagai, gai interesgarriak goizeko lehen orduetatik.
Liburu aurkezpenak
egileak eta irakurleak aurrez aurre
Irakurgelan, egileak hirunaka hurbildu dira. Nork bere aurtengo uzta jendaurrean erakustera. Beren ideiak, asmoak, idatzitakoak jendartean kontatzera. Oso giro polita, apala interesgarria sortu da. Eguzkipean, gerizpetan atseginagoak izan dira kontatutakoak. Dozena bat liburu berri ekarri dira hizpidera gaurkoan Literaturiako aurkezpenetan. Egile berri, aspaldiko sortzaileak, editoreak… denetarik.
Literaturiatxue arrakastatsu aurten be
Eta Anguleri kultur etxearen inguru minguruan, umedadea. Umeak, gurasoak, musika, bertso ipuinak, irakurketak, Joxan Ormazabali omenaldia… denetarik. Eta batez be, jendea. Jende ugari batu da eskaileretako anfiteatro berezian. Ekitaldirik jendetsuenak, Bertso ipuina -Larrabetzuko bertso eskolako gaztetxoek gauzatua- eta Joxean Ormazabali hainbat emakume idazlek egin dioten omenaldia. Testuen irakurketa polita.
Hasi da 2010eko Literaturia Larrabetzun.
Giro ona, eguzkitsua. Jendeak kalean. Letrek, sormenak eta irudimenak bat egin dute euskarazko literaturaren plazan.
Joseba Tapia, diskoaren aurrerapena prestatzen.
Gaur hasi eta asteburu osoan Literaturia Larrabetzun. Euskarazko liburuen azoka, irakurgela, errezitalak, antzerki emanaldiak, txikien Literaturiatxue, kontzertuak, dj-ak, herri bazkariak, bertso trama… egitarau oparoa eta eguraldi ona.
Literaturia abian da, eta zu ere gonbidatuta zaude.
Euskarazko letrak eta sorkuntza, herri txiki eta euskaldun batean, asteburu bat baino gehiago.
Mila euskaldun eta hamaika gehiago batzea da gure asmoa.
Informazioaren aroan bizi gara. Internet, hedabideak, bideoak, telebista, sare sozialak…
Literaturia lau haizetara zabaltzen ahalegintzen ari gara aspaldi honetan KomunikAKZIO lantaldetik.
Literataturia dela-eta, ekainaren 5 eta 6rako herri-bazkariak prestatuko ditugu:
Ekainaren 5ekoa Gurpide Larrabetzuko ekoizle eta kontsumitzaileen elkarteak.
Ekainaren 6koa TXINPASMENDI guraso elkarteak.
Herri-bazkariok Larrabetzuko herritar guztiei eta Literaturiara hurreratuko diren guztiei zabalik daude.
Shisha Pangmatik iritsi berri, Juanra Madariagak Eroriaren logika liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Eneka Albizu eta Eider Saratsaga musikariak lagun dituela:
Gaur, maiatzaren 31an
20:00etatik aurrera
Zamudio Dorretxean
Antolatzaileak: LITERATURIA batzordea eta LAGATZU euskara alkartea