Literaturia koloretsu hasi da

Kanpandorrean 8ak jo, eta zerua argitu da. Lanbrotuta zegoenak kolore bizia hartu du une batez. Musika hasi da, hasi da funtzioa. Poeten ahotsa entzun da bafleetatik, irakurle aurkezleak hartu du eskenatokia, eta apurka apurka herriko aktoreak (umeak, gazteak, gurasoak, amoma…) agertu dira Anguleri kultur etxearen aurrean.
Koloretsu ageri da Kultur Etxea
Koloretsu kultur etxea, Kukubiltxokoen irudimenari esker. Adi adi herritarrak, euskarazko literaturaren asteburua gozatzeko prest.
Irakurleak begira. Idazle batzuk herritarren artean. Argazki kamerak klik eta klik. Bideoak on.

Hasi da Literaturia. Koloretsu hasi be.
Hasi da Literaturia
Hedo Etxartek gero, Suzko lilia poema liburukoak errezitatu ditu. BioliƱa eta pianoa izan ditu lagun. Adi entzuleak. Txaloka eten dute bere aurkezpena.
Gauerdian Pettiren ahotsa zen nagusi Hori Bai gaztetxean. Beratarrak, autopista ordu bete baino gehiago egon behar izan du txapelokerren eskuetan, baina ez du kantatu behar izan. Eta gogotsu agertu da gurean. Bakarrik, kitarra lagun. Ahots ozena, sendoa, landua da Pettik. Eta kontzertu luzea bezain txukuna eskaini die bertaratutakoei.
Hasi da Literaturia. Koloretsu.
Orain liburuen azokaren txanda da. Euskarazko liburuak eskoletako aterpean. Bederatzi argitaletxe. Idazle euskaldunak. Eta irakurleak.
Azoka gunea

argazkiak: larrabetzutik.org #literaturia etiketa