Berria Telebistan Bihotz Zulueta Literaturia asteburuko antolaketa taldeko lagunak kontatutakoa jaso dute. Larrabetzuko irudiak, gonbidapena eta egitarauarekin.
berria.info literaturia euskarazko letren asteburua
Berria Telebistan Bihotz Zulueta Literaturia asteburuko antolaketa taldeko lagunak kontatutakoa jaso dute. Larrabetzuko irudiak, gonbidapena eta egitarauarekin.
berria.info literaturia euskarazko letren asteburua
Kioskora joan, eta paperezko egunkarietan Literaturia topatuko duzu. Argazkiak eta letrak. Egitarauaren kontaketa eta Larrabetzuko berri.
berria: Azokan, soilik literatura liburuak, soilik euskaraz
GARA: Literaturia Larrabetzun, mitorik gabeko literatura

Bertso trama literarioa: kronika eta saio osoa entzungai

larrabetzutik.org Zapatuko kronika
larrabetzu.org Bertso trama literarioan kronika eta entzuteko moduan gainera
Berria egunkariak Literatura eskolaren kronika eta Literaturian zehar egindako erreportaia laburra.
Obrak aurkeztu dituzte idazleek, eta irakurleekin hitz aspertuan aritu dira azokan zein bazkariko mahaiaren bueltan
I. Berro.
Larrabetzu
Idazleen eta irakurleen arteko distantzia txikitu gura zuten Literaturia jardunaldien antolatzaileek, desagerrarazi ia, asteburu batez bada ere. Eta lortu dutelakoan dago Gotzon Barandiaran idazlea eta Literatura Eskolako kidea. Euskara hutsezko literatura azoka egiten ari dira Larrabetzun (Bizkaia) atzo goizaz geroztik, eta ez da girorik falta.
Euskarazko literaturaren sistemari buruzko mahai-ingurua bukatu orduko hasi ziren liburu aurkezpenak azokan atondutako gunean, 12:00 aldera. Alberto Barandiaran izan zen lehena. BERRIAko kazetaria Postkronikak liburuaz (Elkar) mintzatu zen, eta atzetik hartu zuten mikrofonoa Beñat Sarasolak (Alea, Susa), Irati Jimenezek (Nora ez dakizun hori, Elkar), Asier Serranok (Erlojugilea, Txalaparta) eta Juanra Madariagak (Eroriaren logika, Susa), besteak beste.
Azken poemarioa, Izozmendiak (Susa), duela sei urte kaleratu zuen Madariagak, baina ordutik ez dio idazteari utzi. Presiorik gabe, lasaitasunez jardun duela dio idazleak. Denboraren inguruko gogoeta egin du Madariagak. «Bizitzan gertatzen zaizkigun gauzez hausnartu dut, nola erortzen garen, nola altxatzen garen ondoren… Prozesu horretaz». Larrabetzura atzo bildutakoek Eroriaren logika liburuari buruzko Madariagaren lehen berbak entzuteko aukera izan zuten. Izan ere, inprentatik atera berria da liburua. Ostegunean aurkeztuko du prentsaurrean, Bilboko Elkar aretoan.
Entzuleen artean idazle ugari izan ziren, hala nola Hedoi Etxarte, Garbiñe Ubeda, Edorta Jimenez… Aparteko giroa sortu zen denen artean. Bazkariko mahaira ere eroan zituzten solasaldiak. Idazleek eta irakurleek elkarren ondoan jarrita bazkaldu zuten, Larrabetzuko produktuez osatutako menua dastatu zuten.
Internetera egin zuen jauzi literaturak arrastian; blogez eta letrez hitzaldi laburrak egin zituzten hainbat sortzailek. Bien bitartean, irudimena astintzen segitu zuten herriko gaztetxoek. Goizez zein arratsaldez eskolan prestaturiko antzezlanak eta bertsoak eskaini zituzten, Txinpasmendi guraso elkarteak lagunduta. Sortzaile bihurtu ziren, artista. Eta festa giroan igaro zuten eguna.
Hizpideak
Koldo Aldabe
Euskara hutsezko literatura azoka. Larrabetzun, non bestela! Baina ez da ohiko azoka, ez baita alferrik Literatura Eskola sendoa sortu eta mamitu den herria. Ez da harritzekoa, beraz, euskarazko literatura argitaratzen duten argitaletxeek baiezko biribila eman izana. Berdin idazleek ere.
Ezari-ezarian, Literatura Eskola habiatik toki batetik bestera jauzika hegaldatu den bezala, heldu ere egin da. Eta hedapen natural gisa, eskolak Literaturia ekarri du. Atzo hasi eta gaur eta bihar, idazleak idazleekin, irakurleak irakurleekin eta idazleak eta irakurleak elkarrekin ofizioaz eta afizioaz jarduteko elkargunea.
Literaturia; literatura azoka, eztabaida sustatzeko gunea, antzerkia, musika, poesia errezitaldia. Liburuak, idazleak eta irakurleak elkarrekin.
Txoriak izango dituzte buruan, baliteke zoro hutsak izatea; euskaraz sortzea eta ekoiztea oinak lurrean dituenarentzat egina ez den gisan. Baina ez dira txoriburuak.
BERRIA egunkariko iritzi sailean, Hizpideak izeneko eguneroko iritzian. 2009ko ekainaren 6an.