“Espainiatik ezkutatu diguten pentsaera hori arakatu du Azurmendik”

Ander Iturriotz, Soziologian doktorea

Ander Iturriotz, Soziologian doktorea

Zarauzko Antoniano Kultur Aretoan, 30 bat lagunen aurrean, biluztu ditu Ander Iturriotz (Soziologian doktorea), EHUko irakasleak, Joxe Azurmendiren lan eta pentsaerak. Euskal filosofoak, europako pentsaera korronteetatik Espainiak “ezkutatu nahi izan diguna”, argitara ateratzeko egin duen lana ardatz harturik azaldu dizkigu nazio kontzeptuaren bi definizioak. Bi nazionalismo ereduak.

Batetik, eredu alemana (gaiztoa), euskal nazionalismoarekin zuzenki lotu izan dena eta bestetik eredu frantsesa (ona). Bata antidemokratikoa, tradizionala, zaharkitua, oinarri metafisikoduna, sinesmenetan oinarritua eta bestea demokratikoa, justua, modernoa… Gaiztoen eta onen arteko bereizketa interesatu hori salatu du eta euskaldunon nazionalismoa arrazionaltasunean oinarrituta dagoela esan.

Azken batean, Azurmendik bere lanetan dioen legez, autore ilustratuek aldarrikatzen zuten nazionalismoa, “nazionalismo kosmopolita” aldarrikatu du amaitzeko. Konplexurik gabeko “nazionalismo humanitarioa.”

-Hegats (Joxe Azurmendi) liburua salgai jarri du Euskal Idazleen Elkarteak

Hitzaldiaren audioa eta bideoa laster hemen bertan.Bihar, maiatzak 27, Euskal Literatura 2.0aren erronkak eztabaida (Hasier Etxeberria, Mikel Elorza, Imanol Epelde) 19:30ean Antoniano aretoan.

Gartzelako literaturaz: J.L Otamendi eta Mitxel Sarasketa

LITERATURIA 1111 egitasmoarekin bat eginez, Larrabetzuko Literaturaz berbetan irakurleen biltokian honako berbaldia proposatzen digu, maiatzaren 6an, 20:00etatik aurrera, Anguleri kultur etxean:

Gartzelako literaturaz: JL Otamendi eta Mitxel Sarasketa

JL Otamendik laister kaleratuko den Jokin Urainen ” Ez dago etxean” liburua aurkeztuko digu.

azala-ez-dagotxiki

Mitxel Sarasketak AtaramiƱe egitasmoaz berba egingo digu eta haren editorea izan zen Jon Etxeandiaren lana gogoraraziko.

ataramine-09