Gaztetxeko poesia saioagaz amaitu da Literaturia

Hori Bai gaztetxea. Domeka. Arrastiko 19:30ak. Bete beterik.
Argia, soinua…prest. eta isiltasuna…
Literaturia Larrabetzuko HORIBAI gaztetxean
xabier montoia
Xabier Montoiak, aspaldiko partez jendaurrean ekitaldia egin du. Poema liburua eskuan, bere poema aspaldiko batzuk irakurri ditu. Bere ahotsak lagunduta. Bakarrik publiko guztiaren aurrean. Musika darien letrak, kantuak gogorarazten dizkiguten poemak.
Eta hamar urtez, poemarik idatzi barik egon ostean Zizeken sudurra eskaini digu. 5 minutuko poema bat. Interpretazioa ere eskatzen duena, Zizek pentsalariaren irudiak youtuben ikusi ostean, gasteiztarrak sortu duen poema.
Santi Iparragirreri eskaini dio azkena, eta txalo artean agurtu dute, duela 25 urte baino gehiago AnfetamiƱa liburuarekin euskal publikora agertu zen idazlea.

Karmele Igartuak be, bakarrik, bere ahotsaren laguntzarekin ekin dio testuak irakurtzeari. Idazle eskolan ondutako emakumea. Poesia liburua plazaratu berri, aulkian jezarrita, gozo irakurri dizkigu bereak. Adi adi jarraitu dute bertaratutakoek. Gehienek ez dute ezagutzen, eta txundituta jarraitu dituzte haren berbak. Txaloek ongi etorria eman diote, literaturaren plaza libre honetara.

Igor Estankonak, Iratzeen esporak eskuartean. Anaia Borja alboan, telecaster kitarra elektrikoarekin. Atmosferak sortu eta poemak irakurri ditu Igorrek. Hiru poesia liburu plazaratuak ditu arratiarrak, Zantzoa aldizkariaren sasoian trebatu zen publikoaren aurrean. Bere gaztetasunean esperientziaduna da Estankona. Eta publikoa adi adi mantendu dute kitarra doinuek eta poemek.

Paddy Rekaldek lagunak ekarri ditu dub sesiora. Punk jarrera, artistak margo lanetan, eta Katza lehenengoz poesia errezitaldi batean, erritmo kutxa eta ordenadoreak jaurtitako soinuak. Baseak trinkoagoak dira, eta hormairudiko koloreek, Paddyren ahotsa laguntzen dute. Banda bat, poetry saio honetan. Kultura artifiziala, eta gaztetxeko giroa. Jendetza bat, kontzertu bat, bertso saio bat bailitzan.
Paddy Rekalde
Poesia saio multimedia batean gaude ordea. Poema bat, eta beste bat bota ditu, tiroak bezala lehertu dira gaztetxe zaharraren hormetan. Txalo jotzeko astirik bez… macintoshetik zetorren soinuak dena estaltzen baitzuen. Bukatu da obra, moztu dituzte margotutakoak, poemak txikitu eta hormari itsatsi. Hiri bat, uri bat… sortu dute margolariek. Zuek bai, Literaturia! agurtu du Paddyk gaztetxea. Eta musikak jarraitu du.

Hori Bai gaztetxea. Literaturia Larrabetzun.
Literaturia amaitu da, eta guztioi aurpegi arraroa geratu zaigu. Amaitu da Literaturia, gutxiago falta da. Literaturiarako.

literatura Gose Larrabetzuko gaztetxean

Gaztetxea gainezka. Giro ona. Beroa.
Eskenatoki gainean Arrasateko hirukotea. Baxu/Kitarra, eskusoinua eta ahotsa, erritmoak eta programazioak. GOSE.
Giro ona aurreikusten da. Giro itzela.
3 disko dituen taldea, letra oso onak. Ikusentzunezko muntaia. Animatutako gaua.
Gose Larrabetzuko gaztetxean
Dana emon deuen abeslaria. Eszenatokian eta behean. Jende artean, edo barra gainean. Gose, eta ezin ase.
Gose larrabetzuko gaztetxean