Literaturia zer da?

literaturia

  • Literaturia Larrabetzun egingo da ekainaren 4, 5 eta 6ean. Bertan euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak elkartuko dituen azoka gunea egongo da; nobedadeen berri emango da idazleen presentziarekin; poesia eta musika errezitaldiak, kontzertuak, haur eta gazteentzako antzezlanak eta oro har letrei loturiko ekitaldiak eskainiko dira.
  • Literaturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zen iaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileekin elkarlanean. Aurten mila irakurle eta hamaika gehiago elkartzeko xedea finkatu du antolakuntzak, eta horregatik literatura eskola 111 akademiarekin eta Euskal Herri osoko irakurle klubekin elkarlanean egingo da.
  • Literaturaz ari garenean sarri aipatzen da irakurlea, baina ezer gutxi dakigu euskal irakurlegoaz. Aurten Euskal Herri osoko irakurleek aukera izango dute elkarrekin kezkak eta esperientziak partekatzeko, eta gero haiek izango dira liburuak kaleratu berri dituzten idazleei aurkezpenetan galderak egingo dizkietenak.

literaturia ekainak 4 5 6 larrabetzu

Literatura astea Zarautzen, poesia astea Oreretan

  • Literatura ekitaldiak, gero eta ugariago?

Izan lei. Pare baten berri heldu dakuz, baina kultur ekitaldiak barra barra aspaldion euskal herrietako literatur klub eta poesizaleen txokoetan.

Zarautzen III. Literatura astea

Literatura astea Zarautzen

X. Poesia astea Oreretan

Poesia ibiltzeko erak

X. poesiaren astea

Mikelazulo kultur elkartea eta batBada ekimena

x. poesia astea oreretan

Maiatzak 11, asteartea

19:00 AIREA IBILTZEKO ERAK. Talde-errezitaldia, zirku-telak eta musikarekin.

Fanderian, bidegorriaren alboan dagoen parkean.

Maiatzak 12, asteazkena

19:30 HATSAREN OLERKI BUSTIAK bideoaren aurkezpena MIKELAZULON

20:00 batBada ale berrien aurkezpena (I): Idoia Beratarbideren BEGIRA

eta Ander Fernandez eta Maite Gurrutxagaren MATILDE ETA ATEA / MATILDE Y LA PUERTA.

Maiatzak 13, osteguna

19:30 EGUNSENTIAREN BURUAN errezitaldia. Aimè Cèsaire, negritudearen poeta MIKELAZULON.

Maiatzak 14, ostirala

20:30 HIRIA ARI DU olerki musikatuak. Fertxu Izquierdo eta Aitzol Lasaren eskutik MIKELAZULON.

Maiatzak 15, larunbata

19:00 batBada ale berrien aurkezpena (II): Marialuz Albuja Bayas Qutoko idazlearen EZINEZKO PENDIZA poema bildumaren aurkezpena.

Marialuzek berak errezitatuko ditu poemak, batBada ekimeneko hainbat disziplina artistikoko sortzaileen laguntzarekin XENPELAR ETXEAN (dantza garaikidea, irudia, pianoa, poesia).

(Poemen itzultzaileak: Asier Sarasola eta batBada. Alearen diseinua: Allende Arnaiz).

Maiatzak 19, asteazkena

19:30 Marialuz Albuja Bayas ezagutu. Idazlearekin solasaldia, eta ostean mikroak zabalik poemak irakurri edo gitarra hartu nahi duen ororentzat MIKELAZULON.

Maiatzak 23, igandea

19:00 IRATZEEN ESPORAK liburuan oinarritutako errezitaldia.

Igor Estankona (hitzak) eta Borja Estankonaren (kantak) eskutik MIKELAZULON eta Literaturia-rekin bat eginez.