kronika

LARRABETZU 18 – MONTORRE B2 14
Aurreko asteburuen pala eta eskupilotako partiduek izan doguz Bakio eta Lezaman. Zapatuen urreratu ziren gure alebinek Lezamako frontoira.
Lehenengo inpresioa beldurgarria izan zan, hiru buru ataraten eutsien Montorreko bikoteak Xabi eta Ikerreri. Baie, zer dan pilota ondo mugiduten jakitea. Tanto eder asko bizi izan genduzen eta azkenik akerrek 14 tantotan itxi zituezan Montorreko dorreak. 14 eta 18, ondo hasten dire gure mutilek Eskolarteko Txapelketako II. fase hau.
(Ikus sailkapena)
Benjaminek deskantsue hartu deurie oingo asteburuen eta datorren hilaren 20ra bitarte ez dekie partidurik, alebinek eurek ere ez, ihauterietako kontuek…
BAKIOn, gora-beheratsu:
Bakion, barriz, danerik euki gendun. Domeka goiz freskoan abiatu ziren Bakiorantza gure neskak. Hotza gainetik kendu barik edo honek emaitzak jaso ziren:
- LARRABETZU D – BAKIO A………………… 0 – 2
- LARRABETZU B – BERRIZ B………………. 1 – 2
- LARRABETZU B – LEA IBARRA D………… 2 – 0
- LARRABETZU D MUNGIA D………………… 2 – 0
- LARRABETZU A LEA IBARRA A…………… 0 – 2
Eguneko sorpresa Guluk eta Patxik emon zeurien. Krisi garaiari aurre eginez kotxea albo batera itxi eta oinez, beno, korrikan, galapan, joan ziren Bakiora arte. Olarretako neskek harrera beroa eskaini eutsien.
Hamen, errekorridoa: Larrabetzu-Mungia-Bakio