Lau urte Gmail euskaraz erabili gabe

Posted Maiatza 25th, 2009 by 53R61
Atalak: Internet

Berri pozgarria izan da gaur goizean jaso dudana, twitter bidez jakin dugu azkenik Gmail euskaraz erabili daitekela. Atoan joan naiz nire Gmail kontura, hizkuntza espainoletik euskarara aldatzera.

Ia 4 urte pasatu dira euskal komunitateko bolondresak, gmail euskaratu genuenetik elkarlanean, hau da bere garaian idatzi nuen blogeko sarreraren esteka.
http://www.larrabetzu.org/sergio/?p=19

Denbora honetan gmail euskaratuta izan arren beste hizkuntzatan erabili behar izan dugu, Google-ek ez zuelako nahi itzulpen hori aplikatu.

lau urte eta bi empresen arteko akordio bateri itxaron behar izan diogu gmail euskaraz erabili ahal izateko. Oso susmagarria da hau eta zer pentzarazteko ematen du.

Geroago hau irakurri dugu.

Azkenean eurek eramango dute meritua, lotsagarri….

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bideojokoak Gomendatzen: Urtarrila 2009

Posted Urtarrila 5th, 2009 by 53R61
Atalak: Bideojokoak

Super Street Fighter II Turbo HD Remix (PS3, XBOX360)

Gaur egun berriro bueltan dator bideojokoen historiaren klasiko handi bat. Kaleko arte matzial borrokalari onenak PS3 eta XBox360 kontsoletara urbiltzen dira, borroka estiloko jokorik onenarekin. Grafikoak eta soinua eraberritu dituzte, jokatzeko modu berriak gehituz. Bideojokoak maite dituenarentzako ezinbesteko titulu baten aurrean gaude. PS3 eta Xbox 360ko denda birtualetan deskargatu daitezke.

Castle Crashers (Xbox 360)


RPG ikutuak dituen arkade joko honen istorioa simplea da. Erdi aroan murgilduko gara eta Erregearen alabak bahitu dituzten arerioen kontra egin beharko dugu, 20 maila baino gehiago gainditu beharko ditugu printzesak askatzeko. Bakarrik jokatzeko oso ondo dago baina beste hiru lagunekin jokatuz gero dibertsioa biderkatzen da. Dan Paladin-ek diseñaturiko irudiak ikusgarriak dira, marrazki bizidunak dirudite. Eszentokiak eta pertsonaiak oso ondo eginak daude eta behin baino gehiagotan barre eginaraziko digute, humore beltza eta garratza darabiltelako.

Mirror´s Edge (Xbox 360, PS3)

Leku garaietatik ibiltzean, ez bazara zorabiatzen, hau da zeure jokoa. Xbox 360 eta PS3-rako sortua den titulu honetan Faith izeneko runner bati lagundu beharko diogu, hiri handi baten telatuetik ibiltzen. Emozioz eta akzioz beteriko abentura bat da, lehen pertsona ikuspegia daukan plataformetako joko bat da. Ez da inoiz honelako bideojoko motarik ezagutu bideojokoen historian.

Zabaldu bildu.net-en gorde

BECetik Bizkaiko Bertsolari txapelketan

Posted Abendua 20th, 2008 by 53R61
Atalak: Kultura

Gaurkoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren jarraipena egiten ari gara interneten BEC bertatik, prentsa gunetik. Larrabetzu.org gunean eta twitter-en ikusi ahal dozue. Audioa ere laister zintzilikatuko dugu.

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bideojokoak gomendatzen: Abendua 2008

Posted Abendua 14th, 2008 by 53R61
Atalak: Bideojokoak

Guitar Hero World Tour (PS3, PS2, Xbox 360, Wii)

Guitar hero sagak ere eboluzionatzen ikasi du, berrikuntza ugari eskainiz. Rock talde bat osatzeko aukera izango dugu instrumentu berriekin. Mikrofonoaz gain aririk gabeko gitarra eta bateria dakartza. 85 abestirekin jokatu dezakegu, baita gu geuk konposatu ditzakegun abestiekin ere. 8 lagun konektatu daitezke online, internet bitartez jokatzeko. Guitar Hero-zalea edo rockzalea bazara ezin duzu galdu joko berri hau.

Dead Space (PS3, Xbox 360, PC)

Eguzki sistema urrun batean, USG espazio-ontziak objetu ezezagun eta arraro batekin topo egiten du. Bere komunikazioak eten egiten dira ezustean. Orduan Isaac Clarke izeneko ingeniaria bidaltzen dute komunikazio sistema konpontzeko. Behin, ontzi barruan amezgaizto bat bihurtzen da konponketa, odolez beteriko giro bat aurkitzen du, tripulazioa erahila izan da eta hainbat alienigena dago solte. Honela Bizi-irauteko abentura bat hasten da protagonistarentzat. Oso ondo girotutrako akziodun joko honek, beldurra sentiaraziko gaitu.

Fable II (Xbox 360)

Albion izeneko fantasiazko mundu batean galtzera gonbidatzen gaitu Peter Molyneux-ek, joko saila honen sortzaileak. Istorio eder bat da , non guk erabaki dezakegu nolakoa izango den gure bizitza. Ona edo gaiztoa izan gaitezke, heroia edo maltzurra, familia baten  aita edo hiltzaile bat. Rol eta bizitza simuladore geneoak batzen dituen joko honek, lehen momentutik liluratuko gaitu, diseiñu artistiko eta musikarekin. Pertsona, animalia edo hainbat objeturekin interaktuatu dezakegu, eta ordu askotarako dibertsioa izango dugu.
Zabaldu bildu.net-en gorde