Bideojokoak gomendatzen: Urria
bildu.net-en gorde
Urriko Gaztezulo aldizkarian egiten dudan hileroko artikulua, blog honetara ekarria:
Monster Hunter Freedom 2 (Sony PSP)
Munstroak ehizatzeko aroa jarraitzen du, akziodun abenturatako joko paregabe honetan. Jokalariek euren abilezia handituko dute, munstro eta izaki odoltsuekin borrokatzen diren einean, eszenatoki ikusgarrietan zehar. Lastima bat da internet bidezko jokatzeko modua kendu dutela, Japonian ez bezala. Hala ere 4 lagunekin jokatzeko aukera ematen du ad-hoc moduan.
The legend of Zelda Phantom Hourglass (Nintendo DS)
Hilabete honetan badator Link, gaur egunerarte izan daitekeen abenturazale gazte honen jokorik onenean. Japonian lehenago azaldu zen kritika oso onak izan eta salmentatan arrakasta lortu zuen. Kontrola berezia izango da, ukitzeko pantaila erabili behar delako. Saga osoan zehar Miyamoto sortzaileak jarri dion magia hori ere mantentzen du, Nintendo DS-rako aterako den Lehen Zelda honetan.
Trauma Center: Second Opinion (Nintendo WII)
Prest daukagu Derek Stiles doktorea bere lehendabiziko abentura berriz bizitzeko, oraingoan Nintendoren mahaigaineko kontsolan. Hobekuntza tekniko gehiago, kontrola Wiimoteari egina eta kapitulu extra batzurekin istorioan gehiago sakontzeko, dira Trauma Center errezetaren osagaiak. Ausartuko zinateke zirujau baten paperean sartzera, ebakuntza kirurjikoak egiteko?
Explore posts in the same categories: Bideojokoak