Bideojokoak gomendatzen: Urtarrila 08

Zabaldu bildu.net-en gorde

Hilabetero bezala Gaztezulo-rako egin dudan kolaborazioa erakusten dizuet, hiru bideojokoren aholkua eginez. Oraingoan hiru pisu astun dakarkizuet, 2007ko jokorik onenetakoak izateko txartel asko daukatenak. Ea 2008 berri onetan iaz bezalako joko onak ateratzen dituzten.

Bioshock (Xbox 360, PC)

Lehen pertsonan jokatzeko shooter esperientzia berri bat da Bioshock. Rapture izeneko , urpeko
hiri batean dago girotua. Zientzalariak, artistak eta empresariak elkarrekin bizitzeko sortu zen
Rapture hiri utopikoa. Guda Zibil bat sortu da, zientzialarien esperimentuen ondorioz. Protagonista
Rapture-tik ihes egin beharko du, arma arsenal batekin eta Genetikoki lortutako botereez baliatuz.

Mass Effect (Xbox 360)

Espazioan girotutako, Zientzia-fikzio eta rol joko honetan jokalariak Shepard komandantearen
paperean sartuko da. Gerth izeneko makinen arraza batek unibertsoa suntsitzera doa eta Sheparden
eginbeharra hau ekiditea izango da. Isaac Asimov-en pareko istorio bat biziko dugu. Unibertsoa
nola salbatu? Hori zure erabakien arabera izango da.

Guitar Hero III (PS3, PS2, Xbox360, Wii)

Arcade musikalaren generoa iraultzatu duen joko bildumak, hirugarren atala atera du. Aurreko
atalen arrakasta ikusita ia kontsola guztietarako moldatu dute. Jokoaren mekanika berdina da,
pantailan agertzen diren koloretako akordeak jarraitzea izango da gure gitarrarekin. Sex pistols, The
Rolling Stones, Kiss edo Pearl jam bezalako taldeen kantuak sartu dituzte.

Explore posts in the same categories: Bideojokoak

Iruzkin bat on “Bideojokoak gomendatzen: Urtarrila 08”

  1. agonirena Says:

    Aupa!
    GuitaHeroren alternatiba libre bat badagoela jakin nuen gariren blogean (http://eibar.org/blogak/teknosexua/archive/2007/12/31/frets-on-fire-guitar-hero-librea), Frets on Fire izenekoa (http://fretsonfire.sourceforge.net/).

Comment: