Eusko jaurlaritzak nahiago du software jabeduna, librea baino

Zabaldu bildu.net-en gorde

Duela egun batzuk irakurri ahal izan dugu Cybereuskadin nola Eusko Jaurlaritzari ez zaiola errentagarria irtetzen euren sistema informatikoak software librera pasatzea. Honek eztabaida eta haserrea piztu du Euskal blogosferan, ez bait da ulertzen nola esaten duten azterketa tekniko-ekonomiko bat egin dutela hori frogatzeko eta gero ez digute txostena publiko egiten.

Informazio gehiago asuntuari buruz:

  • Cybereuskadi
  • Zabaldu.com
  • Saski-Naski
  • Nola izan daiteke windowsetik GNU/Linux sistema batera pasatzeak garestiago irtetzen dela?. Badirudi diru publikoa xahutzea nahiago dutela, atzerriko empresa bateri emanez, berton inbertitu baino, ea noizbait azaltzen diguten.

    Teketen-ek egindako banner hau webgune, wiki eta blogetan jarri, software librearen alde gaudela adierazteko.

    Eguneraketa 2008-01-30: Banerrak badauka lotura http://wiki.librezale.org/index.php/Bai_software_libreari

    Explore posts in the same categories: Software Librea

    Comment: