Bideojokoak gomendatzen otsaila 2010

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bayonetta (PS3, Xbox 360)

Bayonneta Hideki Kamiya bideojoko garatzaile ezagunaren akziozko azken sorkuntza da, protagonistatzat berezko estilodun heroi sexya duena, bideojokoen hurrengo emakumezko ikono bihurtu daitekeena. Borroka epiko honetan Bayonnettak hainbat izakiri egin beharko dio aurre, aingeru zein deabru. %100ean benetako akzioa, inolako zentsurarik gabe.

The legend of Zelda: Spirit Tracks (NDS)

Link heroia abentura berri eta harrigarri batean murgilduko da; istorio berri bat, puzzle gehiago eta munduan zeahr ibiltzeko beste garraio bat dakartza oraingoan. Link trenez mugituko da, eta aukera zabalagoa izango du egitekoak burutzeko. Bestalde, estilo artistikoa eta kontrolak The legend of Zelda: Phantom hourglass hartan ikusi genituen berberak dira.

Splosion Man (Xbox live arcade)

80ko hamarkadako plataformetako joko sinplea dirudi, maila bakoitzeko helmugara lehenbailehen heltzea baita helburua. Jomugara iristeko modua da, ordea, interesgarriena. Laborategi batean txarto irtendako esperimentu baten ondorio zara eta botere berezi bat duzu: hiru aldiz airean eztanda egiteko ahalmena. Arma arriskutsua zarenez, edozein lekutara heltzeko gaitazuna izango duzu. joko dibertigarri eta jatorra.

Gaztezulo aldizkarirako egindako artikulua.

Explore posts in the same categories: Bideojokoak

Comment: