Bideojokoak gomendatzen martxoa 2010

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bioshock 2, Sea of dreams (PS3, Xbox 360, PC)

Aurreko ataletako gertakariak baino 10 urte geroago kokatzen da Bioshock 2 hau, zeinetan jokalariak lehenengo Big Daddy-aren rola hartuko duen. Protagonista berri hau bizkorragoa eta azkarragoa da, plasmido izeneko botereak erabil ditzake. Bigarren bertsio honek, aurrekoaren esperientzia eskaintzeaz gain, online bidezko multijokalari aukera ere badakar.

Peggle (Multiplataforma)

Prest, apuntatu … eta sua! Ezaba Itzazu laranja koloreko pieza guztiak 55 maila orijinaletan barna, hamar maisuk Peggle-en nola jokatzen den erakuzten dizuten bitartean. Botere magikoak erabili, hainbat puntu bildu eta jaurtiki bolatxoa, tiro itzelak egiteko. Mendekotasuna sortzen duen titulu hau PopCap Joko garatzaileek sortu dute hainbat plataformatan jokatzeko.

Mass Effect 2 (Xbox 360, PC)

Bi urte pasatu dira Shepard komandanteak segalarien inbasioari aurre egin zionetik, eta etsai misteriotsu bat agertu da orain. Ezagutzen den espazio zabalaren mugetan, badago zerbait gizaki kolonia guztiak isilpean suntsitzen ari dena. Shepardek Cerberus izeneko taldearekin bat egingo du galaxia osoan zehar gizadia babestu eta bere biziraupena bermatzeko. Zientzia fikzioa gustoko baduzu, ezinbesteko titulua duzu.

Gaztezulo aldizkarirako idatzitako artikulua.

Explore posts in the same categories: Bideojokoak

3 Iruzkin on “Bideojokoak gomendatzen martxoa 2010”

  1. Angel Says:

    Kaixo Sergi!!!

    Zer moduz?…..gaur aurkitu dut!!!!….by Facebook!!!!…jjejejeje

    Saluten

  2. makilakixki Says:

    Interesgarria, pena wii-rako bertsiorik ez egotea eta nire portatilak txartel grafiko penagarria izatea Enfin, galderatxoa eginen dizut, zer zera zu, PS3-zale ala XBOX zale? Ala baliteke PC-zale arraro horietariko bat izatea (galzorian dagoen espezie horretakoa, alegia)?

  3. 53R61 Says:

    Kaixo Makilakixki:

    Plataforma guztiak guztatzen zaizkit, baina hiru horietatik bat aukeratzekotan Xbox 360-arekin gelditzen naiz. PC-a ez dago txarto jokatzeko, txarrena makina pontentea behar duzula gaur egungo joko berrietara jokatzeko. PS3 ez daukat, agian egunen batean izango dut, baina momentuz Xbox 360ak nire joko egarriak asetzen dizkit.
    Sinestezina dirudien arren oraindik badago hainbat jende Peceroa dena. Begiratu bestela World of warcraft bezalako jokalariei edo steam plataforma erabiltzen dutenak.

    Ondo Izan

Comment: