Acer putasemeak!!
bildu.net-en gorde
2004. urteko Otsailean izan zen orain dudan ordenagailu portatila erosi nuenean. Acer Travelmate 243LC da honen modelua. Ba atzo disko gogorrak “ezin dut gehiago” esan zidan bere erara:
SMART Failure Predicted on Hard Disk 0: HITACHI_DK23FA-30-(PM)
WARNING: Inmediately back-up your data and replace your hard disk drive. A Failure may be inminent.
Press F1 to Continue
F1 sakatu ostean, instalatuta neukan Ubuntu/Linuxa ez zela abiarazten ikustean burutik kea ateratzen hasi zitzaidan:furious_tb:
Laisterka, faktura, garantia eta beharrezko beste paper batzuk bilatzen hasten naiz Acer-en bezeroenganako zerbitzura deitzeko asmoz. Deitu eta hor agertzen zait kontestadore automatiko bat esanez euren ordutegia goizez 9:30tik 13:00tara eta 15:00tik 18:00tara dela. “Ondo da” pentzatu dut “bihar deituko dut”.
Gaur berriz ez dakit zenbat dei egin diedan egun osoan zehar ganorabako hauei, gutxienez 30 edo gehiago, batzutan kontestadore automatiko bat azaltzen zen eta beste batzuetan ez zidaten erantzuten.
Desesperatuta, internetera joan naiz ea nire arazoa beste era batera konpontzen dudan ikustera, eta hara non aurkitzen dudan webgune interesgarri bat http://acerhdp.sky.prohosting.com/. web honetan bezero batzuek euren esperientzia txarrak kontatzen dituzte Acer markako produktu eta zerbitzuekin. Foro bat ere martxan jarri dute honi buruz eztabaidatzeko. Post bat jarri dut ea norbaitek laguntzen didan.
Hemendik eskatzen dizuet bai webgunea eta foroa bizitatzea eta batez ere…
Ez dakit nola bukatuko duen nire istorio hau, baina ez naiz ACERengana joango nahiz eta 3 urtetako garantia euki.
jarraituko du ….:bye_tb:
kexa
Azaroa 4th, 2005 at 2:37 am
Ba a zelako putada! Lanean 8 portatil ACER erosi berri ditugu…upsssssss
Azaroa 5th, 2005 at 2:25 am
Nik 2003an erosi nuen Acer bat, orduan zerbitzu teknikoa Bilbon zegoela esan zidaten eta arazorik izanez gero beste marka batzuk baino arinago konpondu zezaketela esan zidatenez Acer bat erosi nuen. Ez dit arazorik eman, orain arte, baina esaten duzunagatik zerbitzu teknikoa ez omen da oso ona. Beste ordenagailu bat erostekotan naiz, eta Acer aukeratzeko asmoarekin nintzen, baina zure mezua irakurri ondoren dudan nago. Ez duzu lortu Acerren zerbitzu teknikoaren erantzunik jasotzea oraindik?
Azaroa 5th, 2005 at 10:27 am
Ez nahiz saiatu berriro telefono dei gehiago egiten. Deitzen ari nintzen lekua “call center” bat dela dirudi. Call center hauek nire pasientzia agortzen dute zeren edo itxaroten uzten dizute edo ez dizute erantzuten.
Bilbon zerbitzu teknikoa dagoela edo zegoela diozu, esan ahal diezadakezu helbide osoa? Horrela beste soluziorik ez badut aurkitzen ara eramango dut. Bitartean informatika denda batzuetatik bisita egingo dut ea disko gogorra aldatzen didaten.
Eskerrikasko
Azaroa 5th, 2005 at 12:14 pm
Egia esan, desesperantea da ordenagailuak, etxetresna edo telefonia zerbitzuak saltzen dituzten enpresek eman ohi duten arreta eta zerbitzu teknikoa. Esan nahi dut arazoa orokorra dela: produktua saltzeko dena dira abantailak, zerbitzu eraginkorren promesak… Baina baja emateko edo bermeari erantzuteko ordua denean… Aita santuarekin audientzia lortzea baino zailagoa dirudi. Esan nahi dut orain Telefonicarekin baja ematekotan nabilela eta edozein zerbitzutan alta ematea baino askoz zailagoa da.
Animo eta ez etsi.
Blogs&Beers 2.0 topaketa euskalduna:
http://www.irratia.com
Azaroa 5th, 2005 at 3:35 pm
Erabat ados nago zurekin Jabi, OSO desesperanteak dira arreta eta zerbitzu teknikoak, arlo askotako empresetan, adibidez orain gogoratzen dut interneterako sarrera ematen zidan operadore batekin jasan izan behar nituenak. bajaz ematen saiatu nintzen gero beste operadore batera pasatzeko asmoz. Ba aldaketa horretan gutxienez 2 hilabete egon nintzen internetik gabe eta egunero telefono deiak egiten Call center batera nire pasientzia agortuz. Era honetako esperientziek esintazun sentzazio ikaragarria sortzen didate honelako empresengan.
Guzti honetatik zerbait ikasi dut: Zerbait erosi edo kontratatzen dudanean begi haundiz ibili behar dela.
Iraila 19th, 2006 at 5:08 pm
Nire web orrialdea ikus dezakezu
http://www.euskalnet.net/txotxe/portatiles.htm
Bigarren eskuko ordenadore portatil batzuk saltzen ditut. Marka onak dira: IBM, Compaq, HP, eta abar. Oso ondo funtzionatzen dute.
Nire eskukoa 665718542 Gasteizen bizi naiz