Bideojokoak gomendatzen martxoa 2011

Zabaldu bildu.net-en gorde

Dead Space 2 (Xbox 360, PS3, PC)

Isaac Clarke igeniaria bueltan da espazioan girotutako abentura odoltsu batekin. Koman egon eta gero, bere onera itzuliko da eta hiri handi baten barruan ikusiko du bere burua, The Sprawl izeneko hirian. Eraso alienigena batetik onik atera den pertsona bakarra da eta hori izango da bere amesgaiztorik handiena. Bere zoramenari aurre egin beharko dio gobernua atzetik duela. Hiria Necromorphs izeneko munstroetatik askatu beharko du.

Homefront (Xbox 360, PS3, PC)

2027. urtean gaude. Munduak energia eta ekonomia krisiak jasan ditu hamarkada batez, gainbehera etorri arte. Sasoi batean Amerikako Estatu Batuak indar handiena izan ziren eta orain Ipar Koreak inbaditu egin du. Hirietako merkataritza guneak, auzoak eta kaleak guda zelai bihurtu dira; erresistentzia zibila askatasuna lortu nahian borrokatzen ari da. Hori da THQ etxeak argitaratutako bideojoko berriaren abiapuntua. Tiroka ibiltzeko akzio jokoa da.

Top Spin 4 (Xbox 360, PS3, PC)

Top Spin 4 2K games etxeak egindako tennis joko bildumaren laugarren atala da. Kirol simuladore bat denez, egileak tenislarien mugimendu eta aurpegiak are sinesgarriagoak izan daitezen saiatu dira. Soinua benetako tenis zelaietatik atera dute eta garai guztietako jokalari famatuenekin jokatu ahal izango dugu.

Gaztezulo aldizkariarentzat idatzi dudan artikulua.

Explore posts in the same categories: Bideojokoak

Comment: