Teddy Operazioa: Elkarbanatzea EZ da Delitua
bildu.net-en gorde
Datorren astelehenean aktibista talde batek copyright-dun abesti bat jaitsiko du SGAEk (Espainiako Egile eta Editore Elkarte Nagusiak) Bilbon duen egoitzaren aurrean.
Interneten musika eta kultura elkartrukatzea EZ da delitua, eta hori gertakariekin frogatua izan da jada. Elkartrukea da teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria eta munduan kontaezinezko jende mordoak egiten du. Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela frogatzeko, datorren astelehenean, (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta Teddy Baustistaren (elkartearen lehendakaria) “Get on Your Knees” abestia deskargatuko dute bertan, zuzen-zuzenean.
Gobernu Ordezkaritza, polizia eta SGAEri hiru burofax bidali dira ekintza azaldu eta dakion neurriak hartzeko delitua bada.
Ekimen hau CompartirEsBueno.Net kanpainatik sortu da. Ekimen honetan Hacker Laborategi ugari, nosoypirata.com webgunea eta copyleft-aren eta kulturarenganako sarbide irekiaren eskubidearen aldeko hainbat internauta eta aktibistek osatzen dute.
Informazio gehiagorako:
Sarrera hau Klik Bikoitza blogetik zuzenean kopiatu eta itsatsia izan da, berri hau lehen bait lehen blogosferatik zabaldu asmoz.
EGUNERAKETA 2005/11/08
Lortu dute demostratzea, elkarbanatzea EZ dela DELITUA, Hemen duzue lotura eta argazkiak.
Explore posts in the same categories:
Azaroa 17th, 2005 at 2:27 am
[...] Weblogs: 53R61-ren webloga, Barraquito.net, BiciBlog, capitán planeta, Carlosues, Comedias mundanas, David Bravo, Diarreas Mentales, ebierzo.com, iAbogado, Klik Bikoitza, La Afrikana, La katxarraka, makarras.org, moeblog, Planet Murcia, ptqk_blogzine, ukberri, viernes.org, vud1 Vlog’s, ¡soyunpirata!. [...]
Azaroa 18th, 2005 at 1:28 pm
[...] Weblogs: 53R61-ren webloga, Barraquito.net, BiciBlog, capitán planeta, Carlosues, Comedias mundanas, David Bravo, Diarreas Mentales, ebierzo.com, iAbogado, Klik Bikoitza, La Afrikana, La katxarraka, makarras.org, moeblog, Planet Murcia, ptqk_blogzine, ukberri, viernes.org, vud1 Vlog’s, ¡soyunpirata!. [...]