Bideojokoak gomendatzen. Ekaina 2012

Zabaldu bildu.net-en gorde

Angry Birds Space (IOS, Android, Mac, PC)

Historian gehien deskargatu den jokoaren bertsio berria. Oraingoan, Txorien eta Txerrien arteko guda espazioan izango da. Grabitatearekin jokatu beharko dugu, beraz. Dispositibo askotan jokatu daiteke eta bi bertsio daude, bat doakoa eta bestea ordainpekoa. Doakoak publizitatea dakar eta ordainpekoak, aldiz, ez. Aurreko bertsioa probatu bazenuen, hau ere gustatuko zaizu.

Trials Evolution (Xbox Live Arcade)

Bi dimentsiotako Motocross jokoa da, hiru dimentsiodun eszenatokiak nahasten dituena irudi ikusgarriekin. Motor gidari baten azalean ariko gara zirkuitu ikusgarrietan zehar, hamaika oztopo ekidinez helmugaraino. Hainbat zirkuitu dakartza aukeran eta, nahi izanez gero, gehiago sor ditzakezu zirkuitu editorea erabiliz. Berdin dio jokalari berria ala esperientziaduna zaren, erraz maneiatzen da eta, ziurrenik, ziztu bizian pasatuko zaizu denbora.

Street Fighter X Tekken (PS3, PC, Xbox 360)

Borroka jokoen zaleek seguruenik noizbait amestu dute bi frankizia handi hauek joko berean uztartzearekin. Ba ametsa egi bihurtu da, titulu honetan Street Fighter eta Tekken jokoetako pertsonaiak elkarri ukabilkadaka eta ostikoka ibiliko dira eta. Irudiak koloretsuak eta ederrak dira, Street Fighter-en laugarren atalean ikusi genituen horien antzekoak. Pertsonaien kontrolak eta mugimenduak mantendu dituzte. Eskertzeko moduko ekarpena.

Gaztezulo aldizkariarentzat egin dudan kolaborazioa.

Explore posts in the same categories: Bideojokoak

Comment: