Software asteburu libreko materiala

Zabaldu bildu.net-en gorde

Arrakastatsua, hitz horrekin definituko nuke aurreko sarreran anuntziatu nizuen ekitaldia. Eskertzekoa da Putzuzulo gaztetxekoek egindako esfortzua guri, honelako asteburua prestatzeagatik eta eskeintzeagatik. Gaztetxera hurbildu ziren askok, seguruenik han ikusi eta ikasi dute Software librea zer den. Software librea gizarteratzeko aurrerapausu garrantzitsua izan da dudarik gabe.

Igandean ikusi zan arrakasta hori, leku ezberdinetatik etorri zan jendea arratsaldeko hitzaldiak entzutera.
Internet sareak aukera ematen du, asteburuan bizi izandakoak ikusi, entzun , eta irakurtzeko. Sarrera honetan interneten ikusi dudan materiala bildu nahi dut, batez ere hurbildu ezin izan ez zen jendearentzako.

  • Audioak:
      • icon for podpress Librezale, softwarea euskeratu:
        icon for podpress Catix, Katalunyako banaketa askea:
        icon for podpress EH librea, mahai-ingurua [90:14m]:
        icon for podpress Iñaki Alegria, software askea hezkuntzan:
        icon for podpress Kode Sintax, software askea enpresetan:
        icon for podpress Richard Stallmanen hitzaldia:
    • irratia.com -en 57. saioan kronika bat egiten dute.
  • Kronikak:

OHARRA: Hurrengo egunetan gauza gehiago agertuko dira sarean, beraz sarrera hau eguneratzen joango naiz. Zuek, irakurleok estekak edo loturak jarri ditzakezue iruzkinetan, material zerrenda hau haunditzeko.

    Explore posts in the same categories:

Iruzkin bat on “Software asteburu libreko materiala”

  1. Eneko Astigarraga Says:

    Aupa, Zarautzen bertan ez genuen erabiltzeko aukerarik izan, baina blogeko sarreran aipatu dudan bezala, norbaitek interesa badu software librea enpresan gaiari buruzko aurkezpena prestatu genuen.

Comment: