EH 2.0tik –> Navarpartyra

Zabaldu bildu.net-en gorde

Asteburu emankorra izan da azkenenengo hau niretzat, hasteko hilak 21ean, Osteguna, kotxea hartu eta Donostiara habiatu nintzen, Artelekura han ospatzen bait zen EH2.0ko lehen jardunaldia. Lokalizazioa, zeukan gaia eta gauza asko esan ziren bertan. Jende dexente bildu ginen, aretoa ia betetu zela esango nuke. Mota askotako pertsonak batu ginen, itzultzaileak, software libre zaleak, kazetariak, internautak eta informatikariak gehienbat. Euskal Herrian, Herri txiki honetan, Euskaraz egiten dutenen artean, Web 2.0 zer den dakiten bakarrenetakoak geundela esango nuke beste era batez.

Xehetasun gehiago jakin nahi baduzue Harrikadak blogean kronika oso ona idatzi dute honetaz, irakurtzea gomendatzen dizuet.

Hurrengo ostegunean bigarren jardunaldian, Globalizazioa izango da hizpide, honetara hurbiltzea ere espero dut.

Donostiako jardunaldia amaitu bezain laister Iruñarantz habiatu nintzen, bidean eguraldia oso txarra topatu nuen, haize bolada itzelak, euri zaparradak, trumoiak, tximistak eta gauaren iluntasunak, kotxearekin ibiltzeko kondizio txarrenak ziren. Azkenean ondo iritsi nintzen Nafarroako unibertsitate publikoaren kirol pabiloiera non 500 pertsonek (edo gehiagok) asialdia eta informatika eta hainbat gai (eta fitxategiak) konpartitzen zituzten asteburua ederki igarotzeko. Navarparty, LAN-Party honen edizio guztietan egon izan naiz eta aurtengoa laugarrena izan da. Aurtengoan ez ditut hainbesete fitxategi deskargatu eta bideojokoetara jokatzen pasa dut denbora gehien, Nintendo DS, Game Cube eta MAME -ren jokoetara batez ere. Aurkeztu nintzen lehiaketa bakarrera, Street Fighter jokora izan da, 32 partehartzaile geunden lehiaketan eta zegoen maila altua nabaria zen. Semifinaletara heltzea lortu nuen, nahiz eta oso errez irabazi ninduten azkenean. Lehiaketa hau honelako arcade makina baten jokatu zen 80 eta 90 hamarkaden artean egiten zen bezala. Makina hori han zegoen talde bat Pitxinos izenekoak eraiki dute euren eskuz, seguruenik marcianitos.org webgunean agertzen diren tutorialak kontutan hartuta. web interesgarria da neure makina propioa egiteko gogoak sartu zaizkit.

Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatu ziren, baina ni bakar batera joan nintzen: “Gentoo linux banaketara sarrera” izenekora. Banaketa hau oso berezia da eta oso potentea ere bai, erabiltzaile oso aurreratuentzako, nire ustez, ez da hasiberrientzako gomendagarria. Banaketa osoa pertsonalizatzeko aukera ematen du ia mugarik gabe, egunen baten frogatu beharko dut.

Ordenadore festa honen webgunea http://www.navarparty.org da eta horren barruan argazki galeria handi bat dago edizio guztietako argazkiekin.

Explore posts in the same categories: Internet, Topaketak

Comment: