Euskal Herria 2.0 (ondorioak)
bildu.net-en gorde
Uste dut Eh 2.0 jardunaldietan egon ondoren, ondorioak argi dagozela eta denok edo gehienok konpartitzen ditugula:
Egin dezagun, auzolana, iñurri lana edo nahi duzuen bezala deitu, azken finean LANA eta lan piloa gainera .eus ikurra eduki nahi badugu, gure kultura interneten eta munduan areagotu nahi badugu. Baina nola lan egin? bakoitzak ahal duen neurrian bere apurra emanez, Software librea lokalizatuz ( hor daukagu librezale.org komunitatea, zu ere batu zaitezke), Zabaldu.com-en albisteak bidaliz edo bozkatuz, gure Wikipedian artikuluak idatziz edo zuzenduz, blogak sortuz (plataformak baditugu: blogari.net, blogak.com, mundua.com), blogetan komentarioak idatziz, debatea sortuz, Podcastak eginez (blogosfera badaukagu baina Podcastesfera?) eta mila adibide jarriko nituzke.
Beraz badakigu eta badago zer egin…

Technorati etiketak: eh20, euskara, internet, euskal herria, bipuntuzero
Urria 4th, 2006 at 2:28 am
[...] Euskal Herria 2.0 jardunaldietan entzundakoari buruz pentsaten egon naiz. Ez nintzen bertan izan baina YouTuben dauden hainbat bideo entzun eta idatzi diren hainbat jarraipen, ausnarketa (bi, hiru eta lau) eta ondorio (eta bi) irakurri ditut. [...]