Dec 10 2008

skate+musika konbinazio polita


skate - shot on red #1347 - 120 fps from www.theglobules.com on Vimeo.


Dec 1 2008

Martxan hasi da sk8la

Domeka arrastia. Haize hotza, euri giroa… negu gorrian, skate kale bihurtu dira Iturrikoetxeko etxepeak.
ieeepa!
Dozena erdi mutiko, egurrezko patineteen gainean. Ibiltzen ikasten, buelta emoten, saltoak egiten, hankak ondo jartzen. Emi eta Aitor irakasle lanetan… eta txikerrenak adi adi ikasten.
Hemendik aurrera domekaro, eskola inguruan edo kale bazterretako aterpeetan… sk8la martxan.
danak prest ikasteko prest


Nov 12 2008

bazatoz sk8lara?

sk8art  artea?

Galduta zabiz? Ez dakizu zer egin?

Ba orduan, jarraitu geziari. Seinalea ondo dago. Eskoletako patioan dago sk8la. Han batuko gara… ekarri zure ol zaita, edo taula, skatea…. eta gogo apur bat. Ondo pasatuko dozu.

Etxeetara bialdu dan gutuna. Larrabetzuko eskolako ume guztiek jaso deuriena.

Datorren azaroaren 30etik aurrera martxan iminiko dogu Larrabetzuko skate eskola: SK8LA.
Herriko ume, gazte eta ez hain gazteei skatean, patinetean, ibilteko eskola praktiko nahi teorikoak emon eta jasotzeko egitasmoa.
Eskolaren dinamikia hau izengo da:

  • Asteko egune: Domeka arrastietan eta zenbait barikuetan.
  • Ordue: arrastiko 17:00-17:30etatik 18:30-19:00ak bitarte.
  • Lekue: Eskolako saski-baloi zelaien. (Eguraldiaren arabera)
  • Adina: 5 urtetik aurrera.

Domeka arrastietan eskola praktikoak egingo dira eta zenbait barikuetan bideo emanaldiak, profesionalen irudiekaz nahi eskolan bertan grabatutakoaz. Bi edo hiru hilabeterik behin inguruko skate parkera (Loiu, Zamudio, Basauri, Mungia,…) osteratxue egingo da (gurasoen laguntzaz, beti ere). Bai eta inguruen sortu litezkeen exibizio edo txapelketetara ere.
Hilean, 10 € kobreko dire eta matrikula egiteko honek datuok bota behar dozuez larrask8la@gmail.com helbidera, azaroaren 26a baino lehen:

Izen-deiturak:
Tfnoa (txirri-txirrie, ahal dala):
E-posta:
Adina:

sk8la
Txinpasmendi guraso elkartea


Nov 11 2008

sk8la larrabetzun skatean ibiltzen ikasteko

sk8la sortu da Larrabetzun.

Skate tauletan ibiltzen ikasteko eskola.

Herriko kale, bazter eta inguruetatik ibiltzeko.


Nov 11 2008

kale artean

Larrabetzuko kaleetan skate erakusketa.
Aitor Remirez auzolaguna, gure herriko kaleetan.
Erakustaldi itzela.