Longboard eta goitibeherak jaietan

Larrabetzuko Andramarietan skate ikuskizun gehiago be izan da. Goitibeheren egunean; Aitor Remirez, Iskander Barrena eta Derioko Urkizu aritu ziren skate luze edo longboard delakoakaz goitik behera euren erakustaldiak egiten.
longboard @ larrabetzu

Goitibeheretan bezala, gorputzaren indarragaz, abiadura handian eta gaitasun itzela erakusten ibili ziren gure skaterrak. Jaiari eta lehiaketari ikusgarritasuna eskaini, eta errubeda txiki eta egur baten gainean zer egin daitekeen erakusten.

aitor Remi longboard @ larrabetzu

longboard @ larrabetzu | goitibeherak

argazkiak: urko lasarte


Leave a Reply