Kategoriak
larrabetzutik literatura teknologia berriak

blogak eta letrak Literaturian

Ekaineko lehen asteburuan Larrabetzu literaturia bilakatuko da. Literatura, liburuak, letren inguruko uria izango da gurea.
Interneten inguruko kontuak be egongo dira, baina hoiek Internet bidez antolatzea pentsatu dugu: blogak & letrak

Argazkiak.org | blogak & letrak © cc-by-sa: gaztelumendi

Horregatik, egitaraua, hizlariak, mahainguruak, musika proposamen asko egiteke dago oraindik. Guztion artean egin asmo ditugulako. Idazle blogariak gonbidatu, blogetako irakurleak erakarri, kazetariak deitu, literaturzale blogileak ekarri, musika pintxatu, liburu elektronikoaz galderak pausatu, bideoak editatu…

Orain arteko sareko ekimenak
Partehartzailea eta irekia behar du blogak & letrak ekitaldiak. Orain arte, blog&beers egin dugu herrian, basquecamp bat antolatu dugu eta orain blogak eta letrak ditugu helburu.

Literaturia
Literaturia Literatura Eskolaren ekimen bat da, herriko elkarte, gaztetxe eta enparauekin batera antolatua. Ekainaren 5, 6 eta 7an Larrabetzun gauzatuko dena.
Literatura Eskola

erantzun itzazu 1.006 “blogak eta letrak Literaturian&rdquo-(e)an

Eskertzen da zuen jarrera. Hitz leunak, gogotsuak.
Herrian zer egingo, zer antolatuko dugu… gure artean egin beharko dugu.
Literaturia ekimenak badu bere egitarau ofiziala.
Blogean zeharkako kontu bat da, aterpe berean gai monografiko moduan edo.
Sarea eta letrak uztartuz.
Horregatik, sarean bertan egin asmo dugu antolaketa bera ere. Modu horizontalago batean, partehartzea bultzatuz, esperimentatuz.
Blog&beers eta basquecamp antolatu ostean, letrei, hizkuntzari, edukiei eman gura diegu garrantzia. Estiloa, idazketa, ideiak, sorkuntza… ulertzen da ezta?
Bloga jadanik sortua dago. Literaturia blogak & letrak.

Iruzkin-atala itxita dago.