Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Eskubide guztien aldeko kaleak

Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren. Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

are you reggae?

Prest zaudete? Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen. Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, […]

Kategoriak
agit/prop

zergatik adierazi?

Adieraztea eskubide delako. Sortzea naturala dugulako. Irudikatu nahi dugulako. Eskubidea dagokigulako. Gu geu garela esateko. Bagoaz, bagabiz, bagara….. Kalean, eskubideak aldarrikatzea bidezkoa delako. Inposaketaren aurrean, gure mezua areagotu beharra dagoelako. Koloreak estali ezin direlako. Aniztasunak aberasten gaituelako. Asko garelako. Esateko asko dugulako. Egiteko gehiago. Adierazi, sarean, kalean. Larunbatean. Edozein egunetan. Sarean ekimen partehartzaile bat abiatu […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

Delorean musika eta musikari atseginak

Asteon Delorean taldeko Ekhi Lopetegi elkarrizketatu dugu irratia.com saioan. DLRN taldea gustukoa dut, Mikel Elortzarekin Donostiako Bilintxen lehen diskoa erosi nuenetik -Mikelek oparitu zidan, han bertan- B-core disketxeak plazaratutakoa. Gerora, lan guztiak eta taldearen bilakaera jarraitu dut. In to Plateau bikaina iruditu zitzaidan, eta handik honako dantzagarritasunak, areagotu egin du nire zaletasuna. Zuzenean ere maiz […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik literatura

liburuak eta egunak

Gaur ez da liburuaren eguna. Gaur ez dizu inork literaturaz berba egingo, gaur agian ez da irakurri ere egin behar. Telebista irrati egunkari eta egitarau ofizialetan, gauza garrantzitsuagoak dauz, gurean bederen. Barikuan bai, barikua oso egun garrantzitsua zen, barikuan denok agertu ginen eskuan liburu bat genuela… cool_tura! you know! Liburuak izan be, bere eguna dauka, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

zaindu maite duzuen hori

Iritzi helduak, uste haundikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Ez dago irratia piztu beharrik, telebistan ikusi edo egunkarietan irakurri barik be, dagoneeko badakizu zertan ari zaizkigun, gizon jakintsuak. Gu hau eta bestea. Zertan ari garen, zertan dihardugun… dena harrapatu dute, dena da garrantzitsua, dena muntaia, sarea. Errealeko futbolaria, unibertsitateko irakaslea den artista […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Bertsolaritza eta apustuak

Asaldatuta somatu genuen Andoni Egaña 7K-ko elkarrizketa ezin luzeagoan. Argiako hari@ak ideia bati heldu dio, eta hari horri jarraitu gura nioke. Luzeago, zer pentsatua emango duelakoan. Ez da egon ez baimenik ez irabazirik, ez bertsolarientzat, ez Bertsozale Elkartearentzat. Euskaldunoi beti iruditu zaigu ekimena gauza ona dela eta batzuentzat txarra da. Geldirik egongo balira, hobe. Apustuen […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

grebaorokorra.info larriki saritua

ARGIA saria eman diote maiatzaren 21eko grebaorokorra.info ekimenari. Biba zuek! pikete informatiboa egin zenuten guztiok. gaztelumendi.org blog honetan grebaorokorra etiketarekin, m21eko grebari eta grebaorokorra.info proiektuari eskainitako albiste eta iritziak.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi software librea teknologia berriak

Egunkarialibre.info

#egunkaria + #libre egunkarialibre.info Informazioa. Egunkaria hitza, elkartasunaren berba bilakatu dugu sarean, kalean, jendartean, hemen, lanean, hor, han, Madrilen. Euskaldunon Egunkaria bertatik ezagutzeko parada izan zuen honek, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi lankide izan zituen honek… ozen esan nahi du sentitzen duen hori. Lehen artikulutik azken testu argitaratuetara. Iritzi artikuluak eta kronikak. Guztiak datozkit burura…Egunkaria […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

No time for …

Udan bihotzak jartzen omen dira sutan. Taupadek azkartzen dute sentimenduak adierazteko premia, eta gausentian, argitu aurretik esan ohi ditugu berbarik politenak. Eztirik ez dakit, baina euli eta erle mordoa ibili da gure zeru gainetan. Ez dugu izan aski denborarik antza, maitasun kontuetarako. Debekatuta gura dutenez, ez da biderik okerrena antza. Zer ez dugun ikusi uda […]