Kategoriak
gaztelumendi.eus

Beste itxura bat

Aspaldian gabiltza irudiari kolorea eman nahian. Ez dakit asmatzen dugun. Irakurle batzuk irakurterrezagoa izan behar duela. Besteek ilunegia zela, gaztetxoen gunea ematen zuela, Eta egia esan, erantzunetan eta hainbat arazo eman izan ditu Boltxebike itxura horrek. Aspaldian begia jota nion beste theme honi. Eta aldatzearen podasuz… igual lortuko dogu blog txukuna bihurtzea. Ea holan den.

Kategoriak
gaztelumendi.eus

gaur bezalako egun batez

abenduaren 3a zen. Baina 2004koa. Nazioarteko eguna omen euskarararentzat. Egunkariakoak Madrilera. 4 urte igaro dira eta hemen jarraitzen dut, blogeatzen. gaztelumendi.org bloga sortu eta sarean hedatu nuen; Durangoko azoka gero, eta lagun zein ezagunen artean zabaltzen hasi zen. 4 urte, zer ez den pasatu! Neure burutik bezala, inguruan ere. Gauzak ez dira asko aldatu, baina […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

blogasmoak

Badakizue: aurrikuspen, plangintza eta promesen aroa da aste hau. Udaurretik hasi nintzen blogari buruz pentsatzen. Erritmoari zelan eutsi, gogoa zelan ase, pentsamenduak zelan idatzi. Orduan lerro batzuk prestatu nituen sarean, dokumentu batean. Errepasatzen hasi eta barriro be zelan ekin pentsatu izan dut lantzean behin. Irakurtzen dutenek zer eskertzen duten, zer gustatzen zaien jakitea ez da […]

Kategoriak
i+g teknologia berriak

Beti frogatzen ibiltzeko aukera

Egunetik egunera gune berriak ezagutzen. e-gunetik gunera gabiltzalako. surfin in the net. Sareak hori du, asko ikusteko, baina gehiago ikasteko. Eta beti ari gara txunditzen. Nork zer asmatu da kontua. Eta asko ari da asmatzen, itzultzen, garatzen, jorratzen. Eta sarea, gero eta aberatsagoa, anitzagoa, ezberdinagoa, gustukoagoa bihurtzen da. e-gunetik gunera, gauza berri asko ikusten ditugu […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia

m9: analisi labur bat Bilbo Hiria irratian

Astelehenero aritzen naiz Bilbo Hiria irratian, Bide gorritik atalean. Herriko gaiak batzutan, Internetekoak bestetan, politika, gai sozialak, kultura… astelehenero gai bat jorratzen dugu Mieltxo Monfortek eta biok. Galdera erantzunetan aritzen gara, barikuro adostutako gaiaren inguruan. Gaur, zelan ez, Euskal Herriko hauteskundeak izan ditugu hizpide. Hego Euskal Herrikoak eta Espainiakoak nagusiki, baina aipatu ditugu ere Ipar […]

Kategoriak
teknologia berriak

wordpress 2.3 bertsioa frogatzen

Duela 15 egun jarri zuten eskuragai wordpress blogak egiteko software libre onenaren 2.3 bertsioa. Egin barik neukan, eta gaur zerbitzarian sartu eta aldaketa egin dut. Minutu gutxi batzuk izan dira, hiru klik guztira. Aukera berriak eskaintzen omen ditu orain, bug guztiak desagertu omen dira, eta gainera etiketak gehitzeko aukera esakintzen du, orain arte ez bezala. […]