Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik teknologia berriak

Gure herrian

zer ez den antolatzen. Bertso eskola, gaztetxea, literatur irakurleen kluba, hirugarren adineko gimnasia, txirrindulari frogak, mendi karrera herrikoi bat, afari eta bazkari ugari, jaiak franko… eta aspaldion gazteenak skate gainean dabiltza. Ikasten ari dira, eta lau txirrinka eta egur baten gainean zer egiteko gai diren erakusten digute, kalean bertan. Libre. Ikasi bakarrik ez, herritarrontzat bestelako […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura

Gabriel Aresti gurean

Ez da besterik entzuten gaur. Irakurri ditut paperezko egunkariak, irakurri ditut blogak, entzun irratia… ta badirudi Arestiren eguna dela Gorka Arresek efemeridei begira proposatutako egun hau. Badu gaitasuna Susako editoreak. Bejondeiola.75 urte Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Gurean ere, jaio nintzen urteko urteberri egunez egin zuen bezala, Gabriel Hori Bai gaztetxean izango da. Orduan hitzaldia […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]

Kategoriak
larrabetzutik pasahitza

lau ertz eta saio borobila

Urteroko bertso saioa izaten da abenduaren 25ekoa. 1994an hasi ginen antolatzen. Ari naizela! Ari naizela! ekitaldietatik azkena izan zen ordukoa. 1994ko Euskal Herriko finalistak izan genituen orduan, Andoni Egañak lehen txapela jantzi eta astebetera. Frontoia bete genuen, eta hurrengo urtekoan pentsatzen hasiak ginen. Egin genuen 1995ekoa ere, frontoian. Baina hotza gogoratzen dugu ordutik, eta Sarasua […]

Kategoriak
musika

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea. Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur. Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko […]