{"id":1298,"date":"2005-12-02T22:05:35","date_gmt":"2005-12-02T20:05:35","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=1298"},"modified":"2010-02-09T22:07:07","modified_gmt":"2010-02-09T20:07:07","slug":"bizi-bedi-euskara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=1298","title":{"rendered":"bizi bedi euskara"},"content":{"rendered":"<p>Haize erauntsi guztiek eraginda baina, pozik nentorren bidean. 80ra. Ostantzean haizeak eroan, itsasora, edo ez dakit nik nora. A8ko zubiak oro pasa ditut apurka apurka. Haizeak eroan ez nagien.<\/p>\n<p>Herri Irratia Loiolakoa entzuten nuen Gipuzkoan, Gotzon Lobera berbetan. Lauaxeta, eta euskara, eta betikoak\u00e2\u20ac\u00a6 euskararen eguna bihar. Beti da bihar hemen. Antza.<\/p>\n<p>Herri Irratitik, Euskadi Irratia-Radio Euskadi jasanezinetatik, Radio3era egin dut. Brasilgo Rosa bat kantuan, eta hizketan. Ahaleginak egin ditut ulertzeko, erdi izarrik.<\/p>\n<p>Argi luzeak daroadaz, tarteka. Eta beste karrileko auto batek keinu egin dit. Dir dar. Atoan. Ulertu diot, baina sinestu gura ez nik. Zelan ba!<\/p>\n<p>Heldu nok Igorretara. Cuarta, tercera\u00e2\u20ac\u00a6. ostias! argi urdi\u00c3\u00b1ak. Kendu joat paparreko Polisarioaren txapa, egunkariak atzerago bota, diskoak agerian jarri, eta FNACen boltsa erakusgarri. Dana arrapalada baten, autopista ordaindu aurretik. Euskaraz ordaindu, eta bape denbora barik, argiak gelditzeko. Leihoa zertan igo beharrik ez, ordaindu ostean. Atoan itaunak.<\/p>\n<p><em><\/p>\n<p>&#8211; Er DNI, \u00c2\u00bfDe donde viene?<\/p>\n<p>-De Donostia, San Sebastian.<\/p>\n<p>-\u00c2\u00bfA donde va?<\/p>\n<p>-A Larrabetzu, a casa.<\/em><\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfTrabaja en San Sebastian?<\/em> -uste dut itaundu zidala gero<\/p>\n<p><em>&#8211; No, vengo de la Diputaci\u00c3\u00b3n, de recoger un premio- <\/em>harro nik, konturatu barik.<\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfQu\u00c3\u00a9 premio?<\/em><\/p>\n<p><em>-Un premio a favor del euskera\u00e2\u20ac\u00a6 <\/em>-nik totelka moduan-<\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfA usted?<\/em><\/p>\n<p><em>-No, a mi editorial <\/em>-astiro ni, erantzuna pentsatu gurean edo\u00e2\u20ac\u00a6-<\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfQu\u00c3\u00a9 editorial?<\/em><\/p>\n<p>Ostia, hanka sartu joat &#8211; <em>Susa<\/em>&#8211; nik, pentsakor<\/p>\n<p><em>-Baje del coche, abra el maletero<\/em><\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfLa editorial, libros en euskera?<\/em><\/p>\n<p><em>-Si<\/em><\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfQue lleva ah\u00c3\u00ad?<\/em><\/p>\n<p><em>-Son periodicos<\/em> -eta karpeta gorri handi handi baten, garai bateko ehundaka <em><strong>barkatu, ama<\/strong><\/em> gehigarri, itxitako Egunkariakoak, lagun batek Usurbilen goizean emandakoak\u00e2\u20ac\u00a6<\/p>\n<p><em><\/p>\n<p>-Y en euskera, \u00c2\u00bfqu\u00c3\u00a9 hacen con las palabras de fuera?<\/em><\/p>\n<p>Zer dio honek? Zer gure ete jok? <em>-Las palabras de fuera, no te entiendo<\/em><\/p>\n<p><em>-Si, las de fuera, los anglicismos por ejemplo\u00e2\u20ac\u00a6<\/em><\/p>\n<p><em>-\u00c2\u00bfFutbol? Como en castellano, los metemos al diccionario<\/em> \u00e2\u20ac\u00a6. -nik, nondik urten jakin barik, alegia ez naizela filologoa\u00e2\u20ac\u00a6.<\/p>\n<p>Baietz berak buruagaz, interesatu aurpegia jarrita. Ez zaizkio axola frontoiko palak, skate barri hori, edo kutxetan egon daitekena. Kezka filologikoak hartuta dago guardia zibila.<\/p>\n<p><em>-Por ejemplo <\/em>-lasaigo nik, ez dakit zelan eta zergaitik baina- <em>en franc\u00c3\u00a9s se dice affaire, y nosotros tenemos afera. <\/em><\/p>\n<p><em>-Ya, muy bien. Como es un idioma tan viejo.<\/em>. berak<\/p>\n<p><em>-Siga<\/em> Karneta eskura eman, ate guztiak zarratu eta autora sartu naiz. Primera, segunda\u00e2\u20ac\u00a6 banoa harrapalada baten, etxera. Ostihotzean, atoan\u00e2\u20ac\u00a6. Ez dago haizerik, ez dago irratirik, ez dago etxera heltzeko gogoa baino.<\/p>\n<p>Hurrengoan Patxi, hasi hadi azaltzen <a href=\"http:\/\/web.archive.org\/web\/20051218030623\/http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00477.htm\">Anton Abbadia<\/a> nor zen , <a href=\"http:\/\/web.archive.org\/web\/20051218030623\/http:\/\/www.armiarma.com\/\">armiarma.com<\/a> zer den arrazoitzen eta Joan Mari Torrealdaik pintxoak jan bitartean kontatu dizkizunak gogoratuz, denak batera. <em>Guardia Zibil euskaltzalea<\/em> topatu bidean, hau da hau saria. Ez dago Diputaziorik munduan, halakorik eskainiko dizunik.<\/p>\n<p>Azkenik etxean. Uffa! Arnasa hartu duzu Larrabetzun. Baso bete ur edan, haginak garbitu eta ohera. Ia lokartzen zaren.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haize erauntsi guztiek eraginda baina, pozik nentorren bidean. 80ra. Ostantzean haizeak eroan, itsasora, edo ez dakit nik nora. A8ko zubiak oro pasa ditut apurka apurka. Haizeak eroan ez nagien. Herri Irratia Loiolakoa entzuten nuen Gipuzkoan, Gotzon Lobera berbetan. Lauaxeta, eta euskara, eta betikoak\u00e2\u20ac\u00a6 euskararen eguna bihar. Beti da bihar hemen. Antza. Herri Irratitik, Euskadi Irratia-Radio [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-1298","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-agitprop"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1298","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1298"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1298\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1300,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1298\/revisions\/1300"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1298"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1298"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1298"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}