{"id":138,"date":"2007-02-22T08:00:21","date_gmt":"2007-02-22T06:00:21","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=138"},"modified":"2007-02-22T08:00:53","modified_gmt":"2007-02-22T06:00:53","slug":"zer-egin-dezakegu-presoen-alde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=138","title":{"rendered":"zer egin dezakegu presoen alde?"},"content":{"rendered":"<p><cite>Aurreko bisitan arrebak esan zidan, denda batean sartu zela idazmakinen katalogo eske. Ea zein mundutan bizi zen galdetu omen zion dendariak harri-burdin eginda, idazmakinarik inork ez duela eskatzen orain. Eta horixe izango da, kontuetako bat, zein mundutan bizi garen hain zuzen. Idazmakinarena adibide polita da leku hauetako logika ulergaitza adierazteko. Pentsatzekoa da lehen ere antzera izango zirela kartzeletako eta kaleko munduen arteko ezin ulertuzko hegiak.<\/cite><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/prison-penpals.org\/knowledge-against-prison.gif\" title=\"kartzela\" alt=\"kartzela\" align=\"left\" height=\"317\" hspace=\"4\" width=\"251\" \/><\/p>\n<p>Presoaren hitzak dira, Jokin Urainek idatzitako <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=best14\">Errotarria<\/a> liburutik ekarriak. Preso dagoenak idatzi egiten duelako. Preso dagoenak askatasuna bilatzen du hitzetan.  Eta irakurri egiten du. Gutunak bezala liburuak. Edo ikasketetako apunteak. Eta halako bitxikeriak gertatzen dira gero.<\/p>\n<p>Presoek sarritan, gehiegitan ez dute ordenadorerik erabiltzeko aukerarik. Ez dizkiete lagatzen. Frantziako espetxeetan portatilak dituzte, baita euskal preso politikoek ere. Espainian zailtasunak, arazoak, debekuak. Eta makinaz ere ezin idatzi, idatzi beharrekoak. Eta eskuz pasatzen dituzte, gero kanpoan argitaratuko direnak ere. Hori ere bada kartzela.<\/p>\n<p>Eta gu, kanpoan Internet eta teknologia berrien inguruan, sutsuki lanean ari garenok; zer egin dezakegu? Zelan erakutsi beraien egoera mundu birtualean? Internet ezagutzeko, erabiltzeko paradarik ez dutenen berri, zelan eman dezakegu Interneten?<\/p>\n<p>Blogetan ezin dituzte erantzunak utzi. Ezin dituzte beraien egunerokoak argitaratu. Ez dute podcasting edo irratsaiorik egiteko betarik. Askatasuna giltzapean dago, kontakizuna ere. Izan ere, <em>kartzeletako eta kaleko munduen arteko ezin ulertuzko hegiak<\/em> dira. Zinez.<\/p>\n<p>Eta hemen nabil, guk presoen alde, beraien eskubideen alde zer egin dezakegun asmatzen. Gure hitzak, beraien salaketak, kontakizunak izan daitezen. Gure berbak askatasun taupada bihurtu daitezen.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=best14\" title=\"Errotarria, Jokin Urain\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/liburuak2\/images\/best14.jpg\" title=\"Errotarria, Jokin Urain\" alt=\"Errotarria, Jokin Urain\" height=\"203\" width=\"156\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko bisitan arrebak esan zidan, denda batean sartu zela idazmakinen katalogo eske. Ea zein mundutan bizi zen galdetu omen zion dendariak harri-burdin eginda, idazmakinarik inork ez duela eskatzen orain. Eta horixe izango da, kontuetako bat, zein mundutan bizi garen hain zuzen. Idazmakinarena adibide polita da leku hauetako logika ulergaitza adierazteko. Pentsatzekoa da lehen ere antzera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-138","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-agitprop"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/138","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=138"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/138\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=138"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=138"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=138"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}