{"id":1564,"date":"2005-09-23T11:19:20","date_gmt":"2005-09-23T09:19:20","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=1564"},"modified":"2010-10-29T11:27:03","modified_gmt":"2010-10-29T09:27:03","slug":"idazle-eskasek-ez-dute-aitzakiarik-internetekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=1564","title":{"rendered":"Idazle eskasek ez dute aitzakiarik Internetekin"},"content":{"rendered":"<p>Duela ez asko <a href=\"http:\/\/web.archive.org\/web\/20051024095409\/http:\/\/gaztelumendi.blogthing.com\/2005\/06\/28\/literaturasemantikoa\/\">Blogak eta literatura<\/a>ri buruz idatzi nuen. Literatura semantikoa, zelanbait esatearren. Idazle bitxia topatu nuen sarean, irakurri eta nabigatuz. <a href=\"http:\/\/web.archive.org\/web\/20051024095409\/http:\/\/orsai.bitacoras.com\/\">Hernan Casciari<\/a>.  Orain, gehiago ezagutzeko parada izango dugu, beragaz harremanetan  jarri eta elkarrizketa bat egin diogu Hernan Casciari sortzaileari. Asko  idazten du, asko sortzen ari da. Egun, Bartzelonan bizi da  argentinarra. Eta emailez trukatutako berbok euskarara ekarri ditugu.<\/p>\n<p><strong>Nor da Hernan Casciari?<\/strong><br \/>\nDuela zenbait urte neska katalan batekin maitemindu zen idazle  argentinarra naiz. XX. mendeko abenduaren 31an hegazkina hartu eta  ozeanoa gurutzatu eta XXI. mendeko urtarrilaren lehenean heldu. Ezkondu,  alaba bat eduki eta Internet euskarri moduan erabilita fikzio istorioak  idatzen dituen hori da.<\/p>\n<p><strong>Noiztik ari zara lanean, zer idazten duzu?<\/strong><br \/>\nSarean duela bi urtetik hona nabil. 2003ko irailaren 26an <a href=\"http:\/\/web.archive.org\/web\/20051024095409\/http:\/\/mujergorda.bitacoras.com\/2\/\">Mujer Gorda<\/a> blogeko  lehen kapitulua argitaratu nuen. Aurten, irailaren 26an  Plaza&amp;Janes argitaletxeak liburua plazaratuko du. Tartean, espero ez  nuen dibertimendu zorabiagarria bizi izan du. Zer idazten dudan?  Istorioak, iritzi artikuluak, saiakerak, ipui laburrak. Monologoak,  gidoiak eta antzerki lan laburrak. Beti ere, umore absurdoaren  tranpolinetik egin ohi dut jauzi, edota umore kostunbristaren  toboganetik, txirristatik.<\/p>\n<p><strong>Zertarako idazten duzu?<\/strong><br \/>\nJendea pozteko, maila baten. Eta beste maila baten berriz, alabaren gosea asetzeko, nire bizipoza.<\/p>\n<p><strong>Zure blogak ezagutu izan ditugu orain arte, zure ustez zer eskaintzen du sareak orohar -eta blogek bereziki- literatura egiteko?<\/strong><br \/>\nEskaintzen duena sarea bera da. Eta blogek eskaintza horretara modu  erraz batean sartzea ahalbidetzen dute. Zer eskaintzen duen? Mundu  guztiak hitz arraroak erabili ohi ditu hau azaltzeko, teoria  postmodernoak sortzen ari dira, eta ebazpen inteligenteak. Nire ustez,  Internetek idazle kaskarrei aitzakia kendu die, lehanago; idazle eskasek  argitaletxeei botatzen zioten errua, sistemari, gobernuei. \u00e2\u20ac\u0153Idazten  dudana ez da jendearen gustuko, jendeak ez du hau irakurtzen\u00e2\u20ac\u009d gogoeta  hori ez zuen ia inork egiten. Interneten idazten baduzu, arrakastaren  errudun bakarra eta galeraren arduradun nagusia zara. Oso ondo dago,  besteei errua botatzeak ez duelako zure jarduna hobetzen.<br \/>\n<strong><br \/>\nZer da zuretzat <em>blognobela<\/em> terminoa?<\/strong><br \/>\n<em>Lavavajilla,<\/em> <em>paracoche<\/em>, <em>radioteatro<\/em> edo beste hitz konposatu bat bezala entzuten dut. Egia esan, hori besterik ez da,  hitz konposatu bat.<\/p>\n<p><strong>Zure irakurleak ezaqutzen dituzu? Baduzu harremanik beraiekin?<\/strong><br \/>\nNire irakurleen %0,1a pertsonalki ezagutzen dut. Eta horrekin aski dut.<\/p>\n<p><strong>Proposatuiguzu irakurri eta ondo pasatzeko nabegazio bat\u00e2\u20ac\u00a6<\/strong><br \/>\nEgia esan ez naiz Interneteko erabiltzaile sutsua. Goizero Argentinako  Clarin egunkaria bisitaten dut, nire herrikideak zer irakurtzen duten  jakiteko. Eta zelan ez, nire proiektuetan murgiltzen naiz, komentarioak  irakurri eta bertan parte hartzeko. Interneteko bidaiarik aproposena,  norberak bere faboritoetan dituena da, horregatik deitzen da horrela.<\/p>\n<p><strong>Orain abentura berri batean zaude, blogak eta Telebista  serie bat uztarturik. Nola doa Kliwoskyrena? Zelan erantzun dute  telebistako ikusentzuleek, zelan irakurleek? Ba al dago beraien arteko  harremanik?<\/strong><br \/>\n<a href=\"http:\/\/web.archive.org\/web\/20051024095409\/http:\/\/www.klikowsky.com\/\">Klikowsky<\/a> (seriea) oso ondo doa. Dagoeneko ia sinatuta dago bigarren denboraldi  bat ETB-2an. Blogak, proiektu berritzaile baten oihartzuna izan  du eta  dauka. Bigarren denboraldi horretan, beharbada torloiu asko estutu  beharko ditugu, eta telebistarekiko interaktiboagoa izango den  zerbaitetan bihurtuko dugu. Eta ikusentzule eta irakurleen arteko  harremana, zoratzekoa da: \u00e2\u20ac\u0153Hau ez da egia, nik telebistatik ikusten  dut\u00e2\u20ac\u009d. \u00e2\u20ac\u0153Bai egia da, Saul ene laguna da\u00e2\u20ac\u009d. Eta horrelako gauzak.<\/p>\n<p><strong>Eta Euskal Herritik kanpo, ikuslerik lortu al duzue?<\/strong><br \/>\nBai, jende askok Latinoamerikan plataforma digitaletatik jarraitzen du telesaila.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela ez asko Blogak eta literaturari buruz idatzi nuen. Literatura semantikoa, zelanbait esatearren. Idazle bitxia topatu nuen sarean, irakurri eta nabigatuz. Hernan Casciari. Orain, gehiago ezagutzeko parada izango dugu, beragaz harremanetan jarri eta elkarrizketa bat egin diogu Hernan Casciari sortzaileari. Asko idazten du, asko sortzen ari da. Egun, Bartzelonan bizi da argentinarra. Eta emailez trukatutako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[17,7,15,4,9],"tags":[],"class_list":["post-1564","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-e-hizketan","category-hurrengo-geltokia","category-ikusi-eta-ikasi","category-literatura","category-teknologia-berriak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1564","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1564"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1564\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1568,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1564\/revisions\/1568"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1564"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1564"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1564"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}