{"id":176,"date":"2007-04-26T07:57:15","date_gmt":"2007-04-26T05:57:15","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=176"},"modified":"2007-04-26T07:58:38","modified_gmt":"2007-04-26T05:58:38","slug":"gernika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=176","title":{"rendered":"Gernika"},"content":{"rendered":"<p>20 urte gutxiago geneuzkan Ikerrek eta biok, akanpadan Gernikara joateko izan ginenean. Azkenean Aberri eguna Gernikan ospatzearekin konformatu behar izan genuen. Hango kontzertuak, punk mobidaren hasiera, gazte mugimenduaren indarra, nazioarteko ekimenak&#8230; kontatuta ikasi ditugu. Gu baino nagusiagoak zirenak joan ziren, eta makina bat fabula entzun ditugu gerora. Gazte belaunaldi oso batek oso gogoan du 37-87 ekimen hura.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/168\/473219334_b4fd9e13f5_m.jpg\" title=\"Gernika\" alt=\"Gernika\" align=\"left\" border=\"10\" height=\"180\" hspace=\"10\" vspace=\"10\" width=\"240\" \/>Gerora, irakurri ditugu orduko kontuak. Entzun ditugu Laboaren, Kortaturen, MCDren kantuak. Kukubiltxo edo Maskaradaren antzerki obrak ikusi. Gernikako txoria ikur bihurtu zen, Picassoren eskuari kolorea gehitu zioten hemengo kartelgile ausartenek.<\/p>\n<p><strong>Gernika gure li-buruetan<\/strong><br \/>\nGernika beti egongo da gure buruan. Historia ikasi genuen ikastoletan. Liburuetan ez zetorrena ahopeka kontatu ziguten andere\u00c3\u00b1oek arbelaren aurrean. Gu ez gintuzten horregatik zigortu. <em>Guernica Gernikara<\/em> margozten genuen ikastolan, ezdakigunora bialtzeko&#8230;. baina dagoeneko  berandu da. Orain PNVkoek ere eskatzen dute, Agirre lehendakariak onartu gura izan ez zuen koadroa. Picassok Errepublikaren alde egin lana aurkeztu zuen Pariseko Nazioarteko Azoka batean. New Yorken egon zen gero margolana, eta badira zenbait urte Madrilen dela, bahituta. Euskaldunen ordezkariek uko egin zioten lanari, orain eskean ari zaizkigu. Memoria historikoa.<\/p>\n<p><strong>Memoria historikoa<\/strong><br \/>\nGernika, memoria, faxistak, hegazkinak. Astelehena, merkatua, jendea, kalea. Gernika, Euskal Herria. 1937, 2007. Gernika gezurrak, hegazkinak, paperak. Franco, Espainia. Alemania. Italia. Faxismoa. Euskal Herria eta bere eskubideak, Gernikan. Gernikan. Memoria historikoa diozu, baina gogoratuta, gaur egungo kontuak baino ez datozkizu gogora. Gernika, Euskal Herria. Gaur.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>20 urte gutxiago geneuzkan Ikerrek eta biok, akanpadan Gernikara joateko izan ginenean. Azkenean Aberri eguna Gernikan ospatzearekin konformatu behar izan genuen. Hango kontzertuak, punk mobidaren hasiera, gazte mugimenduaren indarra, nazioarteko ekimenak&#8230; kontatuta ikasi ditugu. Gu baino nagusiagoak zirenak joan ziren, eta makina bat fabula entzun ditugu gerora. Gazte belaunaldi oso batek oso gogoan du 37-87 [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-176","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-agitprop"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/176","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=176"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/176\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=176"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=176"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=176"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}