{"id":2191,"date":"2013-09-09T15:02:36","date_gmt":"2013-09-09T13:02:36","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=2191"},"modified":"2013-09-09T16:49:40","modified_gmt":"2013-09-09T14:49:40","slug":"kazetari-independentista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=2191","title":{"rendered":"kazetari independentista"},"content":{"rendered":"<p>Kazetaritza, informazioa eta komunikazioari lotuta bizi naiz, bizi dut.<br \/>\nIrratian, telebistan, prentsan eta Interneten aritu naiz luzez. Ari naiz.<br \/>\nIndependentista naizela esango nuke, txiki txikitatik. Banaiz oraindik.<br \/>\nNazioarteko berriak jarritzen ditut, munduari so nago, leihoak irekita.<\/p>\n<p>Eta Internetek aukera ederra ematen digu, kazetari izan, informatzeko, independentista jarraitu eta munduari begirik ez kentzeko. Ametsok bizi naute, izarrik ere.<\/p>\n<p>Mundua begiratzeko modu bat da idaztea eta komunikatzea. Modu aktiboan esan nahi dut. Kontatuz bizi duguna, ikusten duguna idatziz, azalduz sentitzen dena. Irrati uhinetatik, pantailetatik edo aurrez aurre.<br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/media.tumblr.com\/3355541553a93f1aa376855562a03d80\/tumblr_inline_msndysZldO1qajfj3.jpg\" alt=\"komunikazio independentea\" \/><br \/>\nInformazio kanal independienteak maite ditut horregatik. <em>We the media<\/em> liburua irakurri nuenean (2005 urtean edo&#8230;. ) argi ikusi nuen <em>grassroot journalism<\/em> mota honek ainguratuko ninduela komunikazio mundura luzaz&#8230; eta horretan jarraitzen dugu, batean eta bestean.<\/p>\n<p>Orain albistea zer, non&#8230; horretaz ari gara sarean, paperean, irratietan, telebistetan. Bizi dugu. Zenbat eta hurbilagotik, zenbat eta aktiboago orduan eta hobeto. Eta horretan jarraitzen dugu. Eta bizitza eder honek, aukera asko ematen digu horrelako okasioetarako&#8230; beti nahi dugu scoop bat edo elkarrizketa bikain bat egin, baina gero konturatzen gara jendea maite dugula, edozein txoko, gertaera bitxiak&#8230;. eta albistea elkarrizketa xume batetik sortzen dela, notizia bilakatzen dela edozein lerdokeri, batzuen esanek besteen ekintzek baino gehiago balio dezakete agian&#8230;. baina informazioaren munduan jarraitzen dugu, oharkabean.<\/p>\n<h2>Montenegrotik Kataluniara<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2013\/09\/montenegrON.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-2201\" alt=\"montenegrON #independentzia\" src=\"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2013\/09\/montenegrON.jpg\" width=\"393\" height=\"512\" srcset=\"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2013\/09\/montenegrON.jpg 393w, https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2013\/09\/montenegrON-230x300.jpg 230w\" sizes=\"auto, (max-width: 393px) 100vw, 393px\" \/><\/a><\/h2>\n<p>Gauza on asko gogoratzen ditut kazetaritza esperientzietatik. Baina egunotan duela 7 urte Montenegron bizitakoa dut akorduan. Autodeterminazio erreferenduma bizi izan genuen, zuzenean, han bertan. I\u00c3\u00b1aki Sotok gonbidatuta -gaur GARAko zuzendari dena- erreferenduma jarraitzera joan ginen lau lagun Euskal Herritik. Argazkiak, iritzi artikuluak, kronikak eta harremanak egitera. Hegazkina hartu eta alokatutako autoa biziz, ezagun berrien etxeak eta bertako bizipenak izan ziren gure egunerokoa aste erdi labur batez. Eta independentzia prozesu baten eztanda bizi izan genuen. Eta zuzenean kontatu hemengo medioetan.<\/p>\n<p>Orain begiratuta, poz itzela nabari da gugan letra haiek irakurtzean. GARAko artxiboan daude egun haietako kronikak eta bizipenak.<\/p>\n<ul>\n<li><a title=\"Montenegro, 2006 maiatzak 21\" href=\"http:\/\/gara.naiz.info\/idatzia\/20060522\/art165467.php\" target=\"_blank\">1992tik gaurko egunaren zain <\/a>(Patxi Gaztelumendi, 2006ko maiatzaren 22an)<\/li>\n<li><a title=\"I\u00c3\u00b1aki Sotok GARA egunkarian\" href=\"http:\/\/gara.naiz.info\/idatzia\/20060522\/art165466.php\" target=\"_blank\">Agur Solana!<\/a> I\u00c3\u00b1aki Sotoren kronika laburra<\/li>\n<\/ul>\n<p>Blogek ere eztanda egin zuten 2000. hamarkada horren hasiera\/erdialdean, eta sortu genuen bat beren beregi horretarako: <a title=\"Montenego, 2006ko maiatzean\" href=\"http:\/\/montenegro.mundua.com\/\" target=\"_blank\">Montenegro.mundua.com <\/a><\/p>\n<p>Informazioa emateko modu berriak, berrienak ziren. Mugikorrak, portatilak, wifi sareak profitatuz idatzi genituen gure kronikak, eta erreferendumaren gauean ere, Podgoricako Karver kulturgunetik, emaitzak zuzenean jarraitu eta Euskal Herriari eskaini genion zuzeneko informazioa, edozein prentsa agentziak baino lehenago gainera. I\u00c3\u00b1aki Sotoren gogoeta propioekin, hango lagunen testigantzekin, eta guk geuk egindako argazkiekin.<\/p>\n<p>Oso oroitzapen onak, duda barik. Gordetzekoak.<\/p>\n<h2>#viacatalana zuzenean<\/h2>\n<p>Azken urteotan bizi bizi dago Kataluniako bidea ere. Iazko Diadak urrats handia suposatu zuen, aurretik herriz herri burututako erreferendumek herri mugimendu nazionala antolatzea ekarri zuten, eta emaitzak denon bistan daude. Aurtengo irailaren 11 ere historikoa izango da, ari da izaten. Eta horregatik, informatzeko eta bizitzeko asmoak uztartuta, asteazkenean Bartzelonan eta Katalunian izango naiz, zuzeneko testigantzak jaso eta Euskal Herrira igortzen. Saretik, uhinetatik zein bestelako euskarriak baliatuz.<br \/>\n<img decoding=\"async\" alt=\"#viacatalana Katalunian\" src=\"http:\/\/farm6.staticflickr.com\/5454\/9703295630_7761c38088_b.jpg\" \/><br \/>\n<a title=\"Via Catalana Kataluniako #independentzia bidea\" href=\"http:\/\/via.assemblea.cat\/es\/via-catalana-es.html\" target=\"_blank\">#viacatalana<\/a><\/p>\n<p>Uste dut informazioa, bizipenak, gogoetak eta bestelakoak uztartzen narratiba eta kontaera berri bat eskaini behar dugula. Eskura ditugun tresnak baliatuta, denbora errealean kontatzen dugunak garrantzia berezia daukala, eta gero guzti hori beste euskarri eta baliabideekin uztartuz kontatu behar dugu, denon artean, ahots askotara. Eta horretan, gutako bakoitzak egiten duen ahaleginak indar asko dauka.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kazetaritza, informazioa eta komunikazioari lotuta bizi naiz, bizi dut. Irratian, telebistan, prentsan eta Interneten aritu naiz luzez. Ari naiz. Independentista naizela esango nuke, txiki txikitatik. Banaiz oraindik. Nazioarteko berriak jarritzen ditut, munduari so nago, leihoak irekita. Eta Internetek aukera ederra ematen digu, kazetari izan, informatzeko, independentista jarraitu eta munduari begirik ez kentzeko. Ametsok bizi naute, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2202,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2,1,7,15],"tags":[659,448,55,747,356,1280,316],"class_list":["post-2191","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-agitprop","category-uncategorized","category-hurrengo-geltokia","category-ikusi-eta-ikasi","tag-independentzia","tag-informazioa","tag-internet","tag-katalunia","tag-kazetaritza","tag-montenegro","tag-sarea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2191","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2191"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2191\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2206,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2191\/revisions\/2206"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/2202"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2191"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2191"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2191"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}