{"id":229,"date":"2007-09-14T16:02:02","date_gmt":"2007-09-14T14:02:02","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=229"},"modified":"2007-09-14T16:04:07","modified_gmt":"2007-09-14T14:04:07","slug":"ea-hurrengoak-martxelo-otamendik-berrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=229","title":{"rendered":"Ea hurrengoak  (Martxelo Otamendik Berrian)"},"content":{"rendered":"<p><em><span class=\"titularra\">Asko gustatu zait Martxelo Otamendiren hizpidea. Gogoeta interesgarria, hizkuntzaz, komunikazioaz eta egungo politikariez. Gogoeta interesgarria euskal komunikabide batetik.  <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=iritzia&amp;data=2007-09-14&amp;orria=005&amp;kont=004\">Berria egunkariko artikulua<\/a> blogera ekarri dut, paperik jaten ez dutenentzat, besteak beste. <\/span><\/em><\/p>\n<p><strong><a href=\"http:\/\/www.berria.info\" title=\"berria\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.baieuskarari.org\/logoak\/Berria-bis.gif\" title=\"berria\" alt=\"berria\" align=\"left\" border=\"10\" height=\"55\" width=\"179\" \/><\/a>Zaila dauka euskarak. <\/strong>Imazen aferak erakutsi duen bezala, leku zaila dauka euskarak Euskal Herriko politikan, baita eragileak abertzaleak eta euskaltzaleak direnean ere. Ez da EAJ birus hori jota dabilen alderdi abertzale bakarra; aldeak alde, denek baitaukate gaitza barruan.<\/p>\n<p>Literatura politikoan sarraldi indartsua egin du Imazek uda honetan. Hiru artikulu argigarri, esanguratsu eta interesgarri argitaratu ditu hainbat egunkaritan. Horiek plazaratzeko aukeratu dituen hedabide horiek euskararekin daukaten eguneroko jarrera alde batera utzita, erraza ez den ariketa bestalde, nabarmendu beharra dago hiru artikuluak gaztelaniaz argitaratu dituela EAJko lehendakari euskaltzaleak. 2007. urtean. Ez 1977an, literatura politikoa euskaraz egitea dozena erdi <em>zerukoargiakideren<\/em> kontua zenean. Ez, 2007an. Suhiltzaileek ere euskaraz jakitea derrigorrezkoa daukaten garaian, arau hori bultzatzen duten alderdiek ez daukate hizkuntz eskakizunik gainditu beharrik gizartearekiko. Suhiltzaileek eta lurperatzaileek, bai.<\/p>\n<p>Herenegungoa izan zen azkena. Imazen eskutitza, gaztelaniaz sortua nonbait, 17:00ak inguru iritsi zen erdal komunikabideetara. Euskarazko itzulpena 18:30ak inguru iritsi zen euskarazkoetara. Internet garaian, etxe honetan, erdal komunikabideetatik hartu behar izan genuen Imazen eskutitzaren informazioa. Ametsa al da planteatzea jardun bera baina alderantziz, kontuan hartuta alderdi abertzale eta euskaltzaleekin ari garela? Zergatik ez eman lehentasuna euskarari eta lehendabizi euskarazkoa bidali, hedabide guztietara noski, eta gero, ordu eta erdi beranduago, gaztelaniazko itzulpena?<\/p>\n<p>Noiz larrituko ditugu erdaraz ezin erosoago bizi eta lan egiten duten kazetari erdaldunak? Noiz bukatuko dugu \u00c2\u00abeuskaraz ez da ezer interesgarri esaten\u00c2\u00bb uste gaizto hori? Hain gaude horretara euskaldunak ohituta, Imazek Zarautzen Xalbadorrena esan eta ia inor ez zela iragarpenaz jabetu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asko gustatu zait Martxelo Otamendiren hizpidea. Gogoeta interesgarria, hizkuntzaz, komunikazioaz eta egungo politikariez. Gogoeta interesgarria euskal komunikabide batetik. Berria egunkariko artikulua blogera ekarri dut, paperik jaten ez dutenentzat, besteak beste. Zaila dauka euskarak. Imazen aferak erakutsi duen bezala, leku zaila dauka euskarak Euskal Herriko politikan, baita eragileak abertzaleak eta euskaltzaleak direnean ere. Ez da EAJ [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-229","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/229","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=229"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/229\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=229"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=229"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=229"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}