{"id":36,"date":"2006-07-14T15:46:45","date_gmt":"2006-07-14T13:46:45","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=36"},"modified":"2006-07-28T12:29:34","modified_gmt":"2006-07-28T10:29:34","slug":"ben-harper-ez-ikustearen-penaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=36","title":{"rendered":"Ben Harper ez ikustearen penaz"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"316\" height=\"453\" align=\"left\" title=\"Ben Harper Bilbon\" alt=\"Ben Harper Bilbon\" src=\"http:\/\/canales.elcorreodigital.com\/especiales\/bilbao.live.festival2006\/galerias\/conciertos-bilbao-live-13\/images\/a1-956449780.jpg\" \/>Hasi da <a href=\"http:\/\/www.bilbolive.com\">Bilbo live<\/a> jaialdia. Pena eta amorruz gustatzen zaizkidan talde batzuk ikusi barik geratuko naiz. Hasteko lotsagarria iruditu zait Bilbon egin dutena, baina eraberean, ikusteko moduan egon diren kantari eta talde batzuk ez ikusteak pena ematen dit. Kontraesanak.<\/p>\n<p>Atzo arratsaldean hasi zen, Gatibuk irekitzen omen zuen jaialdia. Baina, atzo besteak beste Ben Harper kaliforniarra izan zen Kobetamendiko zelai horretan. Eta gaur, <a href=\"http:\/\/www.benharper.net\/?view=player\">bere webgunean<\/a> kantuak entzun eta entzun ari naizen honetan, horren pena daukat.  Aurretik zerbait entzuna nuen, orain gehiago gustatu zait.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>Beste handikeria bat <\/strong><\/p>\n<p>Bilboko agintariei beti gustatu izan zaie handikerietan ibiltzea. Bilbo hiria baino gehiago da bertakoentzat. Baina guk, hiria kanpotik ikusten dugunok, Bilbo geure geure bezala, Euskal Herriko hiri bezala maite dugunok, penaz hartzen ditugu horrelako jarrerak.<br \/>\nIaz karreretako autoak izan ziren, lotsagarri hiria. Zarata hotsa, harrokeria, motorearen kultura eta diru galera izugarriak. Aurten, irudi berria, musika jaialdi bat, nazioartekoa ustez&#8230;<\/p>\n<p>Lehiaketa publikorik egin barik, enpresa bati eman diote antolaketaren ardura guztia. Eta Bilbon azken hamarkada guzti hauetan kulturgintzan lanean egoten diren musika promotora guztiak gupida gabe alboratu dituzte. Last Tour International delako enpresak, pelotazo itzela jo du! Gasteizko Azkena Rock festibala ondo ateratzen dela eta&#8230; honek ere derrigorrean ondo atera behar duelako.<\/p>\n<p><strong>Bilboko programatzaileak <\/strong><\/p>\n<p>Aitortzen dut, musikaren inguruan emanaldiak antolatzen iaioak direla. Ia 20 lagun edo daude bulegoan horretara. Baina Bilbon, lehenagotik ere badira kontzertuak antolatzen eskarmentu handia duten beste enpresa asko. Rolling Stone adibez <a href=\"http:\/\/www.pserrano.com\/index_eu.html\">Serranok<\/a> ekarri zuen. Orain alboratu egin dute. <a href=\"http:\/\/www.radiation.es\/\">Unai Radiationek<\/a> kontzertu oso onak antolatzen ditu nahinon, Juankar Mugak eta Bilbao Accion Rock (BAR) jarri zuten abian&#8230;. denen artean, auzolana bultzatuz, zerbait hobea egin zezaketeen. Nire ustez behintzat. Eta beste antolatzaile gehiago ere badago. Baina ez, atzamarrarekin agintzen den demokrazia honetan&#8230; irabazleak eta galtzaileak egon behar omen dute, derrigorrez.<\/p>\n<p><strong>Hizkuntz irizpideak <\/strong><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" align=\"left\" src=\"http:\/\/www2.bilbao.net\/bilbaoturismo\/img\/live.jpg\" \/>Udalak bultzatutako ekimen kulturala izanik, hizkuntzaren inguruko afera ere ezin aipatu barik laga. Ikusi duzue kartela? Izenburua ingelesez izatearena, ohiko bilakatzen ari da gure hiriburuan. BEC, live, boom! Tira&#8230; bizitzaren alde egin daiteke zerbait, zuzenekoaren alde. Eta gure hizkuntza, bizirik dagoela erakutsi behar diegu bilbaino hauei, zuzenean eraginkorra dela. Eta mugitu beharra daukagu. Tira, alde horretatik, lau gutun, salaketa txiki bat&#8230; eta deus gehiago ez. Prentsa euskaldunak ere ez du eraginik horretan, ez dago hizkuntz eskubideen aldeko jarrera bat. <a href=\"http:\/\/www.eitb24.com\/portal\/eitb24\/multimedia_galeria\/eu?itemId=GM2006071408345503&#038;cl=%2Feitb24%2Fmultimedia%2Ffotos&#038;idioma=eu\">EITB osoa <\/a>inplikatu egin da, Gara, edo Deia, edo Berriak ez dute ezer mugitu alde horretatik. Bilbon izan, edo Madrilen izan&#8230; berdina dela ematen du.<\/p>\n<p>Niri mingarria egin zait. Eta bi kriterio hoiek erabili ditut ez agertzeko. Txantxuiloarena eta nire kultura ez errespetatzearena. Eta nik galdu dut gehien. Kontzertua arrakastatsua izan edo ez, antolatzaileak milioiak zituzten aldez aurretik, Bilboko udalak emana. <a href=\"http:\/\/servicios.elcorreodigital.com\/especiales\/bilbao.live.festival2006\/\">El Correo egunkaria<\/a> ere bolkatu egin da&#8230;<\/p>\n<p>Bitartean, Bilboko auzoetako jai batzordeek jasotzen duten laguntzaren berri izan dut egunotan. 1.000 euro, 2.000 euro eta gainera peleatu egin behar. Bitartean, ia 200 milioi pezeta baino gehiago kostatuko da kontzertu hau. Baina zelan aurrekoan Donostian Bob Dylan egon den, ezin gutxiago izan bilbotarrak. Horrela gabiltza.<\/p>\n<p><strong>**Eguneraketa **<\/strong><\/p>\n<p>Bart Santutxun <a href=\"http:\/\/www.sorkun.org\">Sorkun <\/a>ikusten egon ostean, gaur Santutxuko jaietako saguaren bloga irakurtzen egon naiz, osteari letrakaz aurre egiteko asmoagaz. Artikulu interesgarria topatu dot: l<a href=\"http:\/\/www.blogak.com\/sangutxu\/live-eta-bizi\">ive eta bizi <\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hasi da Bilbo live jaialdia. Pena eta amorruz gustatzen zaizkidan talde batzuk ikusi barik geratuko naiz. Hasteko lotsagarria iruditu zait Bilbon egin dutena, baina eraberean, ikusteko moduan egon diren kantari eta talde batzuk ez ikusteak pena ematen dit. Kontraesanak. Atzo arratsaldean hasi zen, Gatibuk irekitzen omen zuen jaialdia. Baina, atzo besteak beste Ben Harper kaliforniarra [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-36","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-musika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/36","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=36"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/36\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=36"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=36"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=36"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}