{"id":369,"date":"2008-05-28T09:17:58","date_gmt":"2008-05-28T07:17:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=369"},"modified":"2009-10-15T01:06:35","modified_gmt":"2009-10-14T23:06:35","slug":"zulo-bat-uretan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=369","title":{"rendered":"zulo bat uretan"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.argia.com\/fitx\/irudiak\/33689inigo-aranbarri..jpg\" alt=\"I\u00c3\u00b1igo Aranbarri\" \/><\/p>\n<p id=\"o7io0\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Hiru pertsonaia nagusi dituen nobela osatu du <a title=\"inigo aranbarri\" href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00010.htm\" target=\"_blank\">Inigo Aranbarri<\/a> idazleak. Imanol, Oskar eta Maite. Imanol kazetaria da (narratzaile nagusia), Oskar Argentinatik etorri den laguna, eta Maite gorpuak lurpetik ateratzen ari  da Itoiz inguruko herrietan. Kazetaritza, Argentinako istorioak eta Itoiz urtegiak urpean utzi behar dituen historia kontatzen ditu I\u00c3\u00b1igo Aranbarriren nobelak. <a title=\"zulo bat uretan\" href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=narr79\" target=\"_blank\">Zulo bat uretan<\/a>, Susa argitaletxeak plazaratua.<br \/>\nGaur herrian izango dugu hizlari, eta Deustuko<strong> Prest! <\/strong>aldizkarirako egindako elkarrizketa ekarri dut hona. <br id=\"zmpf0\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io0\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">I\u00c3\u2018IGO ARANBARRI, ZULO BAT URETAN NOBELAREN EGILEA<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\">\n<h2>Irakurleak osatzen duen literatura interesatzen zait<\/h2>\n<p id=\"o7io0\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><strong id=\"wmis1\">14 urte igaro dira <\/strong><\/span><span id=\"pjc72\"><strong id=\"wmis2\"><em id=\"wmis3\">Emon biar yako<\/em><\/strong><\/span> <span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv111\"><strong id=\"wmis4\">nobela argitaratu zendunetik, bitartean beste hainbat liburu plazaratu dituzun arren, nobela hau buruan izango zendun ezta?<\/strong><\/span><br id=\"o7io4\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io9\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Buruan, zeuk esan duzu. Urte asko dira hildakoen hezurrek bizidunekin lotura izango zuten istorio bat obsesio bihurtu zitzaidala. Gero, batagatik ez bada besteagatik, asko luzatu da dena. Obsesioa bera ere eraldatu egin da. Gauzak hainbeste luzatzen utziz gero gertatzen den zerbait da.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><br id=\"o7io11\" \/><span id=\"dv112\"><strong id=\"wmis5\">Liburu hasieran Lasa eta Zabalaren gorpuen kontua aitatzen da, hori zer, gai handiegia zan nobela honetarako ala?<\/strong><\/span><\/span><br id=\"o7io13\" \/><\/p>\n<p id=\"o7io14\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Gai handia barik, gertuegikoa. Tamaina barik, distantzia ezak urrundu nituen hasierako proiektutik. Hasierako asmoa hori nuen, Lasa eta Zabalaren hezurren aurkitzetik abiatuta, gure belaunaldiaren argazki bat egitea. Dokumentazio asko batu nuen, Busoteraino joan ginen, zuloa aurkitu\u00e2\u20ac\u00a6 fikziorik ez nion ikusten baina. Istorio ederra da, baina seguru asko kazetari baten lana da, ez fikzio asmatzaile batena.. <\/span><\/p>\n<p id=\"o7io19\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><strong id=\"wmis6\">Hiru protagonista nagusi daude nobelan, Imanol (kazetaria), Oscar (argentinarra) eta Maite. Zer bilatu duzu pertsonaia hauekaz?<\/strong><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io23\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Elkarrengandik nahiko gertu dauden hiru puntu, adiskidetasuna, erakarpena eta egin beharra nahastuko dituen triangelua osatuko dutena. Antzekoak dira, baina baita elkarren kontrapuntu ere. <\/span><\/p>\n<p id=\"o7io28\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv113\"><strong id=\"wmis7\">Pertsonaiei buruzko deskripziorik idatzi ez arren, irakurleak badaki zelakoa den bakoitza. Apropos egingo zendun hori.<\/strong><\/span> <\/span><\/p>\n<p id=\"o7io35\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Ederra da hori entzutea. Dena esan didazu. Idazleak nolakoak diren esan gabe irakurleak baldin badaki nolakoak diren, zergatik da? Jokatzen duten moduagatik, esaten dutenagatik\u00e2\u20ac\u00a6 Hori da interesatzen zaidan literatura, dena mamurtuta eman beharrean irakurleak berak osatzen duena.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><br id=\"o7io37\" \/><span id=\"dv114\"><strong id=\"wmis8\">Iru\u00c3\u00b1ean kokatuta dago nobela, handik Agoitzera eta Irati bailarako asmatutako herri batean gertatzen dira kontuok. Zergaitik Iru\u00c3\u00b1ea eta Larrangain?<\/strong><\/span><br id=\"o7io38\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io47\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Bata, toki erreala da. Hiri bat behar nuen, egunkarien erredakzioa egoteko moduko hiri bat, atzerritik lanera etorritako jendea hartzen duena. Larraingain, berriz, asmatua da. Nobelan dagoen herri asmatu bakarra. Itoitz inguruko herriak hain txikiak izanik, ez nuen irakurleak esaterik nahi: Itoitzen, Artozkin edo Nagoren ez da inoiz Juana Ardanaz izeneko emakume bat bizi izan. Sinesgarri izanik, behar nuen askatasun hori.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3015\/2529848873_53b6cfa52f.jpg\" alt=\"Artozki Itoiz\" width=\"418\" height=\"272\" \/><br id=\"o7io49\" \/><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv115\"><strong id=\"wmis9\">Itoizko urtegiak dagoeneko estali ditu herriok, zer galdu dugula uste duzu? ezer geratu da ur azpian?<\/strong><\/span><br id=\"o7io50\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io57\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Egun hauetan ikusi dugu Sartagudan. Parkearekin eta monumentuekin, fusilatuak atera dituzte egurastera senitartekoek. Begiak betetzeko moduko istorioak irakurri ditugu prentsan, ondorengoen memorian baino gorde ez direnak gehienak. Sinbolo moduan, garai batean orain urpean diren parajeetan amets egin zuen jendearen ilusioak ere azpian harrapatzen dituen munstroa da urtegia<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv116\"><strong id=\"wmis10\">Era berean, Argentinako kontu batzuekin abiatzen da liburua, eta presentzia dauka liburu osoan zehar. Pertsonaietako bat argentinarra da, eta bere familiaz diharduzu. Zerk erakarri zaitu handik? Desagertuen loturak? Gerraren zantzoak?<\/strong><\/span><br id=\"o7io60\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io62\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Dudarik gabe, bada nahita lortu nahi den lotura bat hiru zuloen artean. Juana Ardanazen zuloa Itoizko urtegian, eta La Plata ibaiko biak, alegia, Graf Spee korazatuarena eta Videla eta Galtieri jeneralen garaiko 30.000 desagertuena, memoriak lotzen ditu, zerk bestela. Hiru zulo, elkarrengandik aparte, elkarren antzik ez dutenak itxura batera, nola lotzen diren gaur egungo Iru\u00c3\u00b1ean lanean ari diren hiru lagunen baitan. Hori da idazlearen egin beharretako bat, ez?<\/span><\/p>\n<p id=\"o7io65\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv117\"><strong id=\"wmis11\">Pertsonaia nagusia, Imanol Arellano, kazetaria da. Hizlandia idatzi ostean, ze gogo ukan duzu ba, barriro kazetaritza kontuetan abiatzeko?<\/strong><\/span><br id=\"o7io68\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io70\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Hasieran ez nintzen horretaz konturatu. Kanpotik ikusita, berriz, garbi dago idazlearen fobiak eta filiak halakoetan agertzen direla azalera. Eta egia da, kazetaritzak ez nau epel uzten. Idaztea duelarik lana, uste dut ardura handiko lana dela, transmisioan ez ezik egungoa ondo kontatzen ere asmatzen erraza ez duena. Beharbada dagoeneko ez dagoen kazetaria dut gogoan, literaturaren baliabideei zukua ateratzen diena, zer esango dizut, Joseph Roth-ek 1920ko hamarkadan Berlinen eta Berlinez idatzitako kronikak irakurtzen ari naiz egunotan: hunkitzerainoko koadro sozialak dira.<\/span><\/p>\n<p id=\"o7io75\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv118\"><strong id=\"wmis12\">Euskarazko kazetaritzan, uztartuko ziran orain arte be kazetaritza eta literatura, eta literaturan?<\/strong><\/span><br id=\"o7io77\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io79\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Nik uste literaturak ia beti duela kazetaritza ondoan, bai egunero prentsan kontatzen diren istorioetan fikzioaren abiapuntua topatzeko bai kontatzeko moduak. Alderantziz baino gehiago, seguru asko.<\/span><\/p>\n<p id=\"o7io86\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><span id=\"dv119\"><strong id=\"wmis13\">Liburua aurkeztu, elkarrizketak, kritikak&#8230; ze bide du gaur egun euskarazko liburu batek? Nahikoak al dira? Literatura, ez al da ba zulo bat uretan?<\/strong><\/span><br id=\"o7io89\" \/><\/span><\/p>\n<p id=\"o7io91\" class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\">Munduko liburuek dutena, gero eta zailagoa. Arrazoiak eta arazoak ez dira gureak bakarrik. Gehitu horri oso hizkuntza komunitate txikia garela\u00e2\u20ac\u00a6 Nahiago nuke bestela izatea, idaztea eta kitto, hor amaitzea, baina \u00e2\u20ac\u0153nork defenditurik\u00e2\u20ac\u009d izan ezean, zail du liburu batek aurrera ateratzea. Eta gurean, horiek guztiak beteta, mila irakurle izatea, lorpen itzela da. Horra garenaren neurria.<\/span><\/p>\n<p class=\"western\" style=\"margin-bottom: 0in;\" lang=\"eu\"><span style=\"font-family: Verdana,sans-serif;\"><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><code><object width=\"448\" height=\"314\" data=\"http:\/\/www.eitb.com\/commons\/swf\/player.swf\" type=\"application\/x-shockwave-flash\"><param name=\"bgcolor\" value=\"#FFFFFF\" \/><param name=\"flashvars\" value=\"file=http:\/\/www.eitb.com\/commons\/pet\/getMedia.php?id=37674&amp;fullscreen=true&amp;stretching=exactfit\" \/><param name=\"src\" value=\"http:\/\/www.eitb.com\/commons\/swf\/player.swf\" \/><param name=\"wmode\" value=\"opaque\" \/><param name=\"allowfullscreen\" value=\"true\" \/><param name=\"quality\" value=\"high\" \/><\/object><\/code><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hiru pertsonaia nagusi dituen nobela osatu du Inigo Aranbarri idazleak. Imanol, Oskar eta Maite. Imanol kazetaria da (narratzaile nagusia), Oskar Argentinatik etorri den laguna, eta Maite gorpuak lurpetik ateratzen ari da Itoiz inguruko herrietan. Kazetaritza, Argentinako istorioak eta Itoiz urtegiak urpean utzi behar dituen historia kontatzen ditu I\u00c3\u00b1igo Aranbarriren nobelak. Zulo bat uretan, Susa argitaletxeak plazaratua. Gaur herrian izango dugu hizlari, eta Deustuko Prest! aldizkarirako egindako elkarrizketa ekarri dut hona. I\u00c3\u2018IGO ARANBARRI, ZULO BAT URETAN NOBELAREN EGILEA Irakurleak osatzen duen literatura interesatzen zait 14 urte igaro dira Emon biar yako nobela argitaratu zendunetik, bitartean beste hainbat liburu plazaratu dituzun arren, nobela hau buruan izango zendun ezta? Buruan, zeuk esan duzu. Urte asko dira hildakoen hezurrek bizidunekin lotura izango zuten istorio bat obsesio bihurtu zitzaidala. Gero, batagatik ez bada besteagatik, asko luzatu da dena. Obsesioa bera ere eraldatu egin da. Gauzak hainbeste luzatzen utziz gero gertatzen den zerbait da. Liburu hasieran Lasa eta Zabalaren gorpuen kontua aitatzen da, hori zer, gai handiegia zan nobela honetarako ala? Gai handia barik, gertuegikoa. Tamaina barik, distantzia ezak urrundu nituen hasierako proiektutik. Hasierako asmoa hori nuen, Lasa eta Zabalaren hezurren aurkitzetik abiatuta, gure belaunaldiaren argazki bat egitea. Dokumentazio asko batu nuen, Busoteraino joan ginen, zuloa aurkitu\u00e2\u20ac\u00a6 fikziorik ez nion ikusten baina. Istorio ederra da, baina seguru asko kazetari baten lana da, ez fikzio asmatzaile batena.. Hiru protagonista nagusi daude nobelan, Imanol (kazetaria), Oscar (argentinarra) eta Maite. Zer bilatu duzu pertsonaia hauekaz? Elkarrengandik nahiko gertu dauden hiru puntu, adiskidetasuna, erakarpena eta egin beharra nahastuko dituen triangelua osatuko dutena. Antzekoak dira, baina baita elkarren kontrapuntu ere. Pertsonaiei buruzko deskripziorik idatzi ez arren, irakurleak badaki zelakoa den bakoitza. Apropos egingo zendun hori. Ederra da hori entzutea. Dena esan didazu. Idazleak nolakoak diren esan gabe irakurleak baldin badaki nolakoak diren, zergatik da? Jokatzen duten moduagatik, esaten dutenagatik\u00e2\u20ac\u00a6 Hori da interesatzen zaidan literatura, dena mamurtuta eman beharrean irakurleak berak osatzen duena. Iru\u00c3\u00b1ean kokatuta dago nobela, handik Agoitzera eta Irati bailarako asmatutako herri batean gertatzen dira kontuok. Zergaitik Iru\u00c3\u00b1ea eta Larrangain? Bata, toki erreala da. Hiri bat behar nuen, egunkarien erredakzioa egoteko moduko hiri bat, atzerritik lanera etorritako jendea hartzen duena. Larraingain, berriz, asmatua da. Nobelan dagoen herri asmatu bakarra. Itoitz inguruko herriak hain txikiak izanik, ez nuen irakurleak esaterik nahi: Itoitzen, Artozkin edo Nagoren ez da inoiz Juana Ardanaz izeneko emakume bat bizi izan. Sinesgarri izanik, behar nuen askatasun hori. Itoizko urtegiak dagoeneko estali ditu herriok, zer galdu dugula uste duzu? ezer geratu da ur azpian? Egun hauetan ikusi dugu Sartagudan. Parkearekin eta monumentuekin, fusilatuak atera dituzte egurastera senitartekoek. Begiak betetzeko moduko istorioak irakurri ditugu prentsan, ondorengoen memorian baino gorde ez direnak gehienak. Sinbolo moduan, garai batean orain urpean diren parajeetan amets egin zuen jendearen ilusioak ere azpian harrapatzen dituen munstroa da urtegia Era berean, Argentinako kontu batzuekin abiatzen da liburua, eta presentzia dauka liburu osoan zehar. Pertsonaietako bat argentinarra da, eta bere familiaz diharduzu. Zerk erakarri zaitu handik? Desagertuen loturak? Gerraren zantzoak? Dudarik gabe, bada nahita lortu nahi den lotura bat hiru zuloen artean. Juana Ardanazen zuloa Itoizko urtegian, eta La Plata ibaiko biak, alegia, Graf Spee korazatuarena eta Videla eta Galtieri jeneralen garaiko 30.000 desagertuena, memoriak lotzen ditu, zerk bestela. Hiru zulo, elkarrengandik aparte, elkarren antzik ez dutenak itxura batera, nola lotzen diren gaur egungo Iru\u00c3\u00b1ean lanean ari diren hiru lagunen baitan. Hori da idazlearen egin beharretako bat, ez? Pertsonaia nagusia, Imanol Arellano, kazetaria da. Hizlandia idatzi ostean, ze gogo ukan duzu ba, barriro kazetaritza kontuetan abiatzeko? Hasieran ez nintzen horretaz konturatu. Kanpotik ikusita, berriz, garbi dago idazlearen fobiak eta filiak halakoetan agertzen direla azalera. Eta egia da, kazetaritzak ez nau epel uzten. Idaztea duelarik lana, uste dut ardura handiko lana dela, transmisioan ez ezik egungoa ondo kontatzen ere asmatzen erraza ez duena. Beharbada dagoeneko ez dagoen kazetaria dut gogoan, literaturaren baliabideei zukua ateratzen diena, zer esango dizut, Joseph Roth-ek 1920ko hamarkadan Berlinen eta Berlinez idatzitako kronikak irakurtzen ari naiz egunotan: hunkitzerainoko koadro sozialak dira. Euskarazko kazetaritzan, uztartuko ziran orain arte be kazetaritza eta literatura, eta literaturan? Nik uste literaturak ia beti duela kazetaritza ondoan, bai egunero prentsan kontatzen diren istorioetan fikzioaren abiapuntua topatzeko bai kontatzeko moduak. Alderantziz baino gehiago, seguru asko. Liburua aurkeztu, elkarrizketak, kritikak&#8230; ze bide du gaur egun euskarazko liburu batek? Nahikoak al dira? Literatura, ez al da ba zulo bat uretan? Munduko liburuek dutena, gero eta zailagoa. Arrazoiak eta arazoak ez dira gureak bakarrik. Gehitu horri oso hizkuntza komunitate txikia garela\u00e2\u20ac\u00a6 Nahiago nuke bestela izatea, idaztea eta kitto, hor amaitzea, baina \u00e2\u20ac\u0153nork defenditurik\u00e2\u20ac\u009d izan ezean, zail du liburu batek aurrera ateratzea. Eta gurean, horiek guztiak beteta, mila irakurle izatea, lorpen itzela da. Horra garenaren neurria.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[4],"tags":[374,407,1678,435,433,375,434],"class_list":["post-369","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-literatura","tag-aranbarri","tag-itoiz","tag-literatura","tag-nobela","tag-prest","tag-susa","tag-zulobaturetan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/369","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=369"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/369\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1077,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/369\/revisions\/1077"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=369"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=369"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=369"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}