{"id":4167,"date":"2019-11-21T11:08:14","date_gmt":"2019-11-21T09:08:14","guid":{"rendered":"http:\/\/www.gaztelumendi.eus\/?p=4167"},"modified":"2019-12-10T17:27:27","modified_gmt":"2019-12-10T15:27:27","slug":"josu-muguruza-eta-santi-brouard-gogoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=4167","title":{"rendered":"Josu eta Santi gogoan"},"content":{"rendered":"<p><strong>Biharamunean idazten dut<\/strong>. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz.<br \/>\n<strong>Memoria ariketa<\/strong> ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak.<br \/>\n<br \/>\n Etsaiak <strong>Santi Brouard<\/strong> hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan dut. Eta musika Lekeitiorekin, Santirekin lotu ohi dut askotan. <em>Lekeitioak <\/em>maite ditut. Santi Brouard frontoian Mikel Laboa zelan ikusi nuen gogoratzen dut. Eta horrek lasaitzen nau. Edurne Brouardek aurrekoan emandako azken besarkada ezin dut ahaztu, hala ere. Musu bat Edurne.<br \/>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-4171 size-medium\" src=\"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/lekeitio-300x204.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"204\" srcset=\"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/lekeitio-300x204.jpg 300w, https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/lekeitio.jpg 640w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>Klasera joateko esnatu ninduen goizero bezala aitak. &#8211;<em>Muguruza hil jeurek!<\/em> bota zidan. &#8211;<em>Muguruza?<\/em> oraindik erdi lo nengoen. Muguruza batzuk bazeuden ordurako nire bizitzan.<br \/>\nAzaroaren 22an greba orokorra izan zen Euskal Herrian. Gogor erantzun genuen. Txorierrin ere mobilizazio handiak. Eta gogoan dut zipaioak lehenengoz ikusi nituela horrela egurra ematen. Eta jasotzen. Derio sutan. Larrabetzuko jendeak zelan erantzun zuen gogoan dut. Ez daukat ahazteko.<br \/>\nHurrengo asteetan irakurgai bakarra izan nuen. Goitik behera aletu nuen<em><strong> Punto y Hora<\/strong><\/em> hura. Ondo gogoan daukat.<br \/>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-4170\" src=\"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2019\/11\/josumuguruza.png\" alt=\"\" width=\"191\" height=\"276\" \/><br \/>\n<strong>Josu Muguruza<\/strong> gehiago ezagutu nuen. Eta gerora maiz entzun dut hari buruz, bere militantzia, bere gaitasuna, bere ardurak, bere sinadurak. Eredu bat. Eta Amaiur gazteluaren magaletan egon naizenetan bera izan dut gogoan, oharkabean. Edo ohartuta beharbada. Ruper Ordorikaren <em>Ez da posible!<\/em> kantu ederra da oraindik. Entzuten dugun aldiro. Elena Bartolome gehiago ezagutu dut bizitzaren joanean. Besarkada bat. <\/p>\n<p><strong>Urtero gogoratu ditugu<\/strong>. Karteletan. Manifetan. Dokumentaletan. Mobilizazioetan. Ekimenetan.<\/p>\n<h2>zer egin?<\/h2>\n<p><strong>Atzo, hala ere, egun berezia izan zen niretzat<\/strong>. Irati irratian zerbait berezia egitea nuen xede. Asmoa ona zen, baina biribildu beharra zegoen. <a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/hemeroteca\/7k\/editions\/7k_2019-11-17-06-00\/hemeroteca_articles\/duela-gutxira-arte-ezin-genuen-nola-sentitzen-ginen-esan-ez-diogu-baimenik-eman-ez-geure-buruari-ez-bihotzari\" rel=\"noopener noreferrer\" target=\"_blank\">Ane Muguruzak asteburuan 7K igandekarian<\/a> botatakoak zer pentsatua eman zidaten. Hausnarketak. Bizitza. <em>Agian ez dauka gogo askorik elkarrizketetarako<\/em> -pentsatu nuen-, are gutxiago Pirinioko irrati baten. Lagun bati idatzi nion. Proposamena landuz. Anek baietz erantzun zidan. Errespetutik eta begirunetik egindako galderak neuzkan buruan. Aita ezagutu ez duen umea izan zen, gaur egun 30 urte betetzear da Ane Muguruza. Gogoeta sakonak egin dituenak bizitzaz eta militantziaz, Euskal Herriaz eta kontakizuna\/errelatoaren gainean, biktimak zer diren nor diren badaki. Baina nekatuta ere badago egoerarekin. Eskerrik asko Ane! Hunkitu ninduzun eta asko ikasi dut. Egiari zor, hurrengoan beste begi batzuekin agurtuko zaitut. Eta agian hitz ederren bat ere izango dut zuretzat.<\/p>\n<p>Bezperan aurkeztu zuten Bilbon <strong><em>Antzara eguna<\/em><\/strong> komikia. Eleberri grafikoa. Memoria. Zuri beltzez. <strong>Adur Larrea<\/strong> eta <strong>Harkaitz Cano<\/strong>k. Aurreko astean jaso nuen Iru\u00c3\u00b1ean. Eskutik eskura. Poltsa barruan neukan. Eta aurkezpen egunerarte ez dut zabaldu ere egin. Ez dakit zergatik. Azaroaren 20 bezperan liburuarekin sartu nintzen ohera, eta nire ondoan egin zuen lo. Enintzen askorik irakurtzeko gauza. Hunkituegi beharbada. Eta goizean irratian Harkaitz Cano elkarrizketatu nuen. Elkarrizketa ona, nire ustez. Aspaldian egin dudan txukunena, uste dut. Galderak ez dakit, baina erantzunak sekulakoak. Kontalaria da Harkaitz, freskoa, orijinala. Idazten duen gisan hitz egiteko gai da. Ekarpenak hemendik, gogoetak hortik, sakontasuna eta estiloa, argitasuna eta xumetasuna. Eskerrik asko Harkaitz. Santi Brouard bezalakoei egiten ahal zaien omenaldirik onena da literatura maitatzea, herrigintzan jardutea, sortzea, irakurtzea, gozatzea&#8230;. Euskal Herria osatzea, azken finean.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/archive.org\/embed\/santietajosuIratiirratian\" width=\"500\" height=\"140\" frameborder=\"0\" webkitallowfullscreen=\"true\" mozallowfullscreen=\"true\" allowfullscreen><\/iframe><br \/>\n<strong><\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\">\n<p lang=\"eu\" dir=\"ltr\">Eta jarraian Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea Santi Brouard mediku pediatra eta politikariaren <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/komiki?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#komiki<\/a> biografiari buruz: Antzara eguna <a href=\"https:\/\/t.co\/UORI36yvbM\">pic.twitter.com\/UORI36yvbM<\/a><\/p>\n<p>&mdash; Irati Irratia (@Iratirratia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Iratirratia\/status\/1197104921725812736?ref_src=twsrc%5Etfw\">November 20, 2019<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p> <script async src=\"https:\/\/platform.twitter.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script> <\/p>\n<h2>Herriak ez du atzenduko<\/h2>\n<p>Ez daukat hitzik<\/strong>. Hunkituta nago. Bilbotik aparte bizi izan dut egun hau.Egun hauek. Baina bete beteak izan dira. Domeka honetan Mikel Zabalza omenduko dute Orbaizetan, eta oraindik ikastolan egin genuen pintada -margoa- dut gogoan. &#8220;<em>PSOE, non dago Mikel?<\/em>&#8221; idatzi genuen horman, eta andere\u00c3\u00b1oek euskarari buruz egin behar genuela margoketa esan ziguten. &#8220;<em>Mikel euskaraz mintzatzen zen<\/em>&#8221; jarri genuen. Itota hil zuten. Torturatuta. Bidasoa errekatik,Intxaurrondotik pasatzean amets gaiztoak datozkit burura. Errelatoa. Asko. Eta nork berea beharbada. Nik banuen gauza hauek kontatzeko beharra. Eskerrik asko guztioi. Ez dugu atzenduko!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Biharamunean idazten dut. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz. Memoria ariketa ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak. Etsaiak Santi Brouard hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4172,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2,1741,15],"tags":[1794,1787,1793,1786,1795,1790,1791,1170,295,163,1138,1643,467,1789,1687,577,715,1792,1796,586,1788,1667],"class_list":["post-4167","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-agitprop","category-eta","category-ikusi-eta-ikasi","tag-adur-larrea","tag-ane-muguruza","tag-antzara-eguna","tag-ask","tag-biografiak","tag-edurne-brouard","tag-elena-bartolome","tag-errekalde","tag-eta","tag-euskal-herria","tag-fermin-muguruza","tag-harkaitz-cano","tag-hasi","tag-josu-muguruza","tag-kas","tag-komikia","tag-lekeitio","tag-mikel-laboa","tag-nobela-grafikoa","tag-omenaldia","tag-santi-broaurd","tag-txalaparta"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4167","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=4167"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4167\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4187,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/4167\/revisions\/4187"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/4172"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=4167"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=4167"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=4167"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}