{"id":46,"date":"2006-08-11T11:48:13","date_gmt":"2006-08-11T09:48:13","guid":{"rendered":"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=46"},"modified":"2006-08-11T11:57:29","modified_gmt":"2006-08-11T09:57:29","slug":"eitb24com-nabarmen-gehitu-da-interneten-blogen-kopurua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=46","title":{"rendered":"eitb24.com: Nabarmen gehitu da Interneten blogen kopurua"},"content":{"rendered":"<p>Harritzekoa!<\/p>\n<p>Datu bat hartu teletipotik, zelan edo halan euskaratu (nahiko trakets sarritan) eta albiste bilakatu. Datu bat hartu eta informazio bihurtu. Berdin du New York, London edo Zamudion. Berdin du atzo izan, gaur edo bihar. Egunean 24 ordu albisteak ematen -eta ez sortzen- egotea da kontua.<\/p>\n<p>Hartu <a href=\"http:\/\/www.eitb24.com\/portal\/eitb24\/noticia\/eu\/zientzia-eta-teknologia\/blogsfera-nabarmen-gehitu-da-interneten-blogen-kopurua?itemId=B24_3508&#038;cl=%2Feitb24%2Fnuevas_tecnologias&#038;idioma=eu\">noticia hau<\/a> eta esango didazue. Blogak hizpide hartu, eta Euskal Herriko egoera aintzat hartu ez. Datu bat bera ere ez, loturarik ere ez. Hau da gurean informazioa emateko modua. Hori bai, udablog txatxu horren irudia jarriko dizute alboan, eurak ere bloga dutela adierazteko.<\/p>\n<p>Aztertu dezagun titularra: <em>Nabarmen gehitu da Interneten blogen kopurua<\/em>. Ona!  Esatea zeukaten, 100 milioi blog egongo direal 2007an adibidez. Bikoiztu egiten dela aldiro aldiro blog kopurua. Keba! Nabarmen gehitu da kopurua&#8230; hori da zehaztasuna. Hori da albiste deigarria egitea.<\/p>\n<p><strong>Blogak eta eitb24.com <\/strong><\/p>\n<p>Aspalditik jarraitzen du gure eitb24.com hori. Albistegi bezala txarra iruditzen zait, iturri asko, agentzia asko, langile asko ditu eitb24.com egitasmo horrek, baina Interneteko hizkuntzan ez du asmatzen. Ez da erreferentzia. Eta orduro orduro, euskaraz eta gaztelaniaz, irratitik eta telebistatik aipatzen duten arren, ez da erreferentzia informatiboa Interneten. Ez behintzat gure artean. EITBko gainontzeko langileek ere ez dutela erabiltzen pentsatzen dut, ez dela tresna egokia beraien albistegietarako, beraien erreportaiak egiteko orduan.<\/p>\n<p>Blogosferan ere, ez da erreferentzia. Gutxitan linkatzen dugu, ez bada kritikatzeko. Informazio berezitua, informazio espezializatu gutxi sortzen du. 24 orduz ari dira lanean, baina ez digute abantailarik eskaintzen. Eta pena da. Pena da, euskararen inguruan Interneten dagoen faktoriarik handiena delako hemen. Zamudioko parke teknologikoan, tresna guztiak, nahi beste langile eta beharrezko tekniko guztiak izan arren, ez dutelako asmatzen.<\/p>\n<p>Baina inork ez du dimititzen. Ezgaitasuna nabarmena den arren, Lontxo Sainz bezalako kazetari ezjakinak ditu zuzendaritzan. Hori da EITB. Udan bezala, urte osoan, eta 24 orduz gainera.<\/p>\n<p><em>Nabarmen gehitu da gai ez direnen kopurua<\/em>.<\/p>\n<p><strong>Loturak:<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.zabaldu.com\/story.php?albistea=674\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.larrabetzu.org\/bloga\/wp-includes\/images\/zabaldu.png\" \/> zabaldu.com <\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/argia.com\/albistea.php?id=25107\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"127\" height=\"31\" src=\"http:\/\/argia.com\/images\/sareko_argia_logoa.png\" \/> sareko argia<\/a><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"118\" height=\"52\" src=\"http:\/\/www.eitb24.com\/archivos\/portales\/eitb24\/imagenes\/lg_eitb24.gif\" \/> <a href=\"http:\/\/www.eitb24.com\/portal\/eitb24\/noticia\/eu\/zientzia-eta-teknologia\/blogsfera-nabarmen-gehitu-da-interneten-blogen-kopurua?itemId=B24_3508&#038;cl=%2Feitb24%2Fnuevas_tecnologias&#038;idioma=eu\">eitb24.com<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Harritzekoa! Datu bat hartu teletipotik, zelan edo halan euskaratu (nahiko trakets sarritan) eta albiste bilakatu. Datu bat hartu eta informazio bihurtu. Berdin du New York, London edo Zamudion. Berdin du atzo izan, gaur edo bihar. Egunean 24 ordu albisteak ematen -eta ez sortzen- egotea da kontua. Hartu noticia hau eta esango didazue. Blogak hizpide hartu, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[9],"tags":[],"class_list":["post-46","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-teknologia-berriak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/46","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=46"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/46\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=46"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=46"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=46"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}