{"id":5178,"date":"2026-09-14T19:00:56","date_gmt":"2026-09-14T17:00:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=5178"},"modified":"2026-09-14T19:57:41","modified_gmt":"2026-09-14T17:57:41","slug":"tabernako-gogoetak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=5178","title":{"rendered":"Tabernako gogoetak"},"content":{"rendered":"<p>Ezer baino lehen, Jabier Muguruzaren <em><strong>Caf\u00e9 Mokka<\/strong><\/em> liburua -ez dakit nobela deitu, saiakera esan, edo gogoeta saio literario izendatu- asko atsegin izan nuela irakurri nuen hiruzpalau egun hoietan. Orain ere, egunero halako saiakera ipuin, kapitulu edo dena delako bat gustura irentsiko nukeen, ahal izatera. Audio pastilatxo bezala, kafesne osteko gogoeta bezala, edo egunerokoan sortzen zaizkigun kezka eta galderen erantzun edo gogoeta saio bezala.<br \/>\nLiterarioa da oso kafetegi bat aipatzea, jazz musika, musikari ohi bat&#8230; idazle eta musikari baten luman. Sinesgarria ere bai.<br \/>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5181\" src=\"http:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/mokafea.jpg\" alt=\"\" width=\"552\" height=\"808\" srcset=\"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/mokafea.jpg 552w, https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/mokafea-205x300.jpg 205w\" sizes=\"auto, (max-width: 552px) 100vw, 552px\" \/><br \/>\nUda honetan sarri etorri zaizkit irudi hoiek gogora. Baina hemen ez dago; -ustez- euskaltegi bat -euskal kulturari buruzko gogoetak egiteko-, psikoanalisiaz arituko zaizkizun lagunak, eztabaida maite duen <em>filosofo popularrik<\/em>. Hemen diot, eta <strong><a href=\"https:\/\/www.urkiola.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Urkiola<\/a><\/strong>ri buruz ari naiz. Bada urtea edo gehiago, tabernako kulturgile naizela, hotelean <em>checking<\/em>-ak egin eta bezeroekin <em>Larrabetzuko ingelesez<\/em> aritzen den harreragile euskalduna, mendi gida apal bat, euskal kulturaz ahal duena azaltzen saiatzen den langile xumea; txakolina aholkatzen duen tabernaria, gure gastronomiaz elekatzean, elikadura baserritarrek ekoizten dutela gogorarazten dien baserriko seme bat, ama sukaldaria izan zuena, eta sekula halako lanetan ibiliko zenik uste ez zuen munduko euskaldun bat.<\/p>\n<h2>Turismoa kezkagai<\/h2>\n<p>Eta egunak joan, egunak etorri. Astetik astera, harrera egin, gelak, gosariak, afariak, mendiak, ibilbideak&#8230; mundu bat batu zaigu <a href=\"https:\/\/www.urkiola.eus\/eu\/\"><strong>URKIOLA<\/strong>* hotel, taberna eta jatetxe<\/a>ra. Parke natural baten erdian egotea, mendiz ingururaturik, leiho hauek eskaintzen duten ikuspegi eder ederrarekin eta beste leku askotan baino eguraldi freskoak, erakarri egin ditu leku askotako bisitariak.<br \/>\n<strong>Ekoturismoa<\/strong>? askotxo esatea da. <strong>Turismo kulturala<\/strong>? polita adierazteko. Hurbilekoa? Auskalo!.<br \/>\nMendia, natura, ikuspegi ederra eta ondo jan eta edatea maite duen jendea da hilabete guzti hauetan hurbildu dena.<\/p>\n<h2>Herri txikien etorkizuna<\/h2>\n<p>Duela 2000 urteko filosofo baten liburua eskuan hartuta, pentsalari holandarrari zerbitzatu diot GARAI garagardoa, artisaua, <em>craft beer<\/em> delakoa, lokala&#8230;<br \/>\n&#8220;<strong><em>Euskaldunok, eta herri txikiok zuen nortasunari eutsi behar diozue<\/em><\/strong>&#8221; eta irakurtzen jezarri da kanpoan, gerizpetan, lasai lasai. Irakurraldia egin du. Eta niri ere gogoetarako gogoa etorri zait. Kosta Rika, Irlanda, Frantzia, Irlanda, Holanda eta nahinongo jendea izan dugu gaur. Bart Errumaniar batzuk heldu ziren Alemaniatik Portugalera bidean. Okzitaniako Tolosakoak agurtu ditugu gaur. Eta asteburuan Sevillako mendizaleak, Ziburuko bikote bat eta beste hamaika txokotako jendea izan dugu.<\/p>\n<p>&#8211; <strong><em>Zelan eutsi gure nortasunari?<\/em><\/strong> hori da nire\/gure kezka denbora guzti honetan. Gure musika jartzen dugu ia egun osoan. Latin jazz, edo bossanova kutsuko doinu brasildarrak ere maite ditugu. Baina Mikel Laboaren doinuekin esnatzen ditugu gosaria hartzen dauden bisitariak. Etxanoko behien esnearen jogurra, guk geukk egindako pastel edo bizkotxoak, Baque kafea, txakolina&#8230; Athleticen poster zaharrak Euskal Herriko ardo botilen artean, diskoen azalak, Hertzainak taldearen izar gorria, inguruko jaien kartel eta afitxa, zapi solidario eta bertso afarien kartelekin pentsatzen dugu ohartzen direla Euskal Herrian daudela. Gure testuingurua.<br \/>\nGure artean ere, saiatzen gara ahalik eta euskara gehien egiten. Sukaldean, tabernan, langileen artean&#8230; bisitari euskaldunak ere baditugu, mendizaleak, ganaduzaleak&#8230; txirrindulariak. Abade eta eliztarrak. Denetarik.- Baina euskaldunak.<br \/>\n<iframe loading=\"lazy\" style=\"border-radius: 12px;\" src=\"https:\/\/open.spotify.com\/embed\/playlist\/3o37OU8cM8Y1Z94sOqbr2P?utm_source=generator&amp;si=1f15f76e368f447a\" width=\"100%\" height=\"352\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\" data-testid=\"embed-iframe\"><\/iframe><\/p>\n<h2>Euskaraz bizi, kantatu, dantzatu, jan eta edan<\/h2>\n<p>Hori da gure eskaintza. Eta hurbilpen horretan, saiatzen gara gure nortasuna adierazi, erakutsi eta eskaintzen. Jasotzen dute batzuk, gustura. Entzun entzuten dute, gure soinu banda bederen. Jabetu ere jabetzen dira, aidanean. Bertoko jendea ere erruz dator, eta gustura aritzen dira euskal giroan, herri eta hiriburuetan galtzen ari omen delako.<br \/>\nBitartean, trago eta kafe artean, gaua joan, eguna etorri konturatzen gara Europako txoko askotako jendea hurbildu zaigula. Elkarrizketa interesgarri batzuk ere sortu direla. Athletic dela, txuleta eta haragia, gure gastronomia edo ardoak, musika dela&#8230; eta hortik ondorioak.<br \/>\n<strong>Ez dugu guk mundua aldatuko, baina saiatuko gara munduak ere ez gaitzala gu gehiegi aztor<\/strong>a. Gure nortasunari eutsi eta munduari nor eta zer garen erakusten saiatuko gara. Gure txikian. Gure leihotxo honetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola.  <i>Zer gara gu? Nor gara gu?<\/i> playlist bat etorkizunari kantatzeko. <\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5179,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2009,1361,2047,2018,1,7,362],"tags":[1765,1019,1925,479,1559,1431,1153,2143,161,122,461,1677,2144,1882,1514,1974,2145],"class_list":["post-5178","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekultura","category-elikadura-burujabeta","category-euskal-herria","category-euskara","category-uncategorized","category-hurrengo-geltokia","category-irudimenagogoa","tag-ardoa","tag-etorkizuna","tag-filosofia","tag-globalizazioa","tag-gogoetak","tag-hegemonia","tag-identitatea","tag-jabier-muguruza","tag-kirola","tag-kultura","tag-mundua","tag-musika","tag-nortasuna","tag-playlist","tag-spotify","tag-taberna","tag-turismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5178","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=5178"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5178\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5185,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5178\/revisions\/5185"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/5179"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=5178"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=5178"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=5178"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}