{"id":5212,"date":"2026-10-01T22:59:46","date_gmt":"2026-10-01T20:59:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=5212"},"modified":"2026-10-02T11:53:23","modified_gmt":"2026-10-02T09:53:23","slug":"zinemaldia-bilbon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/?p=5212","title":{"rendered":"Zinemaldia Bilbon"},"content":{"rendered":"\r\n<p>Urtero Donostiara joateko ohitura hartu dugu etxean. <strong>Zinemaldia<\/strong>. Izekoak alfonbra gorrira eroateko hasi ginen, nik artean joateko joera hartu nuen arren. Herritarrok halako kultur ekitaldietan egoteko beharra eta eskubidea dugulakoan.\u00a0 Izeko Mirentxuren omenez, joaten jarraitzeari ekin genion. Eta urtero goaz oraindik. Filma bat ikusi, argazkiak egin, Donostia usaindu, <em>Ramuntxo berri<\/em>n afaldu eta buelta etxera. Lehen egunean joan gara aurten, barikuz. Eta sekulako giroa Donostian. Ez da gutxiagorako.<\/p>\r\n<h2>Bilbo<\/h2>\r\n<p><br \/>Azken urteotan gainera, Bilbon ere Zinemaldiko filmeak ikusteko aukera dago. Eta urtero egiten dugu Alondigara joan etorria. Horrela ikusi genuen <em><strong>Handia<\/strong><\/em> Donostian estrenatu eta gutxira, eta beste pelikula batzuk Donostiatik zuzenean Bilbora datoz, zuzendari edo aurkezle eta guzti. <br \/>Aurten Donostian horren kritika onak jaso zituen <em><strong>Inurri itsuak<\/strong><\/em> ikusteko parada izan dugu. Paregabea aukera. Sekulako leihoa da. Eta hirien arteko elkarlana gauzatzen da. <em>Txorradak<\/em> albo batera utzita. Eta aretoa majo betetzen da, urtero, eta ia filma guztiekin gainera.<\/p>\r\n<h2>Hizkuntza(k)<\/h2>\r\n<p>Lehen eguna Bilboko emanaldietan. <strong>Euskarazko film bat iragarrita<\/strong>. Jendetza barruan. Aretoa bete beterik. (Kultur sailburu ohia ere bertan, Segurtasunekoa orain. Lehen jendea agurtzen zuen, orain debekatuta duela ematen du) Baina tira.<\/p>\r\n<p>Denak barruan geundenean, <strong>Aizpea Goenaga<\/strong> aurkezpen lanak egiten.<\/p>\r\n<blockquote class=\"twitter-tweet\">\r\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Aizpea Goenagak uste du Bilbon ez dakigula <a href=\"https:\/\/x.com\/hashtag\/euskaraz?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#euskaraz<\/a><br \/><br \/>Aurkezpen txatxuak euskaraz eta eduki guztia erdara hutsez.<br \/><br \/>Eskerrik asko se?ora, <a href=\"https:\/\/x.com\/hashtag\/auzolotsa?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#auzolotsa<\/a>. Baina barregarria eh! <a href=\"https:\/\/x.com\/gukabilbon?ref_src=twsrc%5Etfw\">@gukabilbon<\/a> | Zinemaldia <a href=\"https:\/\/t.co\/zCj2fwkHLZ\">pic.twitter.com\/zCj2fwkHLZ<\/a><\/p>\r\n\u2014 gaztelumendi ???? (@iPatxi) <a href=\"https:\/\/x.com\/iPatxi\/status\/2104620218014171400?ref_src=twsrc%5Etfw\">September 28, 2026<\/a><\/blockquote>\r\n<p><script async src=\"https:\/\/platform.x.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script> Txio honetan kontatu nuen momentu horretan sentitu eta pentsatzen nuena. Ez naiz damutu. Ikustaldi mordoa izan ditu gainera (7 K). Ez dut bere erantzunik jaso. <em>Erantzun<\/em> <em>ofizialik<\/em> ere ez. Ez dakit berak ere irakurri duen. Baina <em>auzolotsa<\/em> sentitu nuen: euskal antzerkigintzan, Euskal Telebistako saioetan, hemen eta han horrenbeste lan egin ostean, euskaraz gainera; zeinen <em>etxekalte<\/em> aritu zen filmaren aurretik. Gaztelania hautatu zuen hizkuntza nagusi moduan, euskarazko lau berba txatxu bota, eta haria nagusiki erderaz. &#8211; <em>Enfin!<\/em> gu betikora. Baina ez, euskarazko film azpititulatu bat eskaintzeko orduan ere, erdara nagusitu behar bada aurkezpenetan, euskal aktore baten ahotik gainera, zerbait txarto egiten ari gara. Oso txarto.<\/p>\r\n<p><br \/>Beste egun batean arituko naiz <strong>Igor Legarreta<\/strong>ren filmari buruz. Merezi du. Eta asko.<\/p>\r\n\r\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p><b>Aizpea Goenaga<\/b> aktorearen \/ aurkezlearen jarrera salatzeko <i>post<\/i> bat da hau. <b>Zinemaldia<\/b> ondo. Bilbora filmak ekartzea ederto. Euskarazko zinemagintza bultzatu behar dugu, hizkuntzari kalte gehiago egin barik. Nahikoa da. <bat><i>Euskaldunak gara, eta arraro gaude!<\/i> <\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5215,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2,2040,2044],"tags":[2151,39,162,2153,2152,527,2150],"class_list":["post-5212","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-agitprop","category-bilbo","category-zinema","tag-aizpea-goenaga","tag-bilbo","tag-donostia","tag-erdara","tag-etxekalte","tag-hizkuntza","tag-zinemaldia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5212","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=5212"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5212\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5221,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/5212\/revisions\/5221"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/5215"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=5212"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=5212"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.larrabetzu.org\/gaztelumendi\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=5212"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}