Skip to content
api 23 / iPtx

josetxo anitua joan zaigu

josetxo anituaBilbo ilunago esnatu da gaur. musikazale, rockero, antzokiko lagunak, loreak mendian dendako erosleak, disko jartzailearen doinuetara dantzan egindako horrenbeste belaunaldi… triste gaude.

josetxo anituak agur esan digu.

musikari handi bat galdu dugu. musikazale petoa joan da. ez adiorik josetxo.

Bitartean, cancer moon taldearen kantuak entzun, athom rumbarekin grabatutako disko hori berriro jarri eta kafe antzokian dantzan egin beharko dugu, gora begira… diskoen kabinara. hutsunea binilozko diskoen zulo handi bat izango da.

ARGIA aldizkarian elkarrizketa polita egin zion behinola fermin etxegoien kazetari eta lagunak.

9 Comments

leave a comment
  1. oier u. / api 23 2008

    Pena bat, egia esan. Bere kontzertuak betirako gelditu zaizkit zorionez.

  2. ur / api 23 2008

    Izan ongi, Josetxo.
    Hutsune handia utzi duzu hemen. Lanak emango dizkigu hutsune hori Cancer Moonen kantuekin eta Athom Rumbarekin grabatutako diskoarekin betetzeak.
    Josetxo, ongi izan.

  3. ibon / api 23 2008

    Berri oso txarra. Unibertsitate garaiak gogoratzen ditut, ia ia ostegunero Kafe antzokian etengabe dantzatzen. Disko jartzaile oso ona eta pertsona (ziur naiz) baita ere.

  4. iturri / api 24 2008

    Goian bego! Ez dut gehiegi jarraitu Cancer Moon taldea, baina badakit erreferentzia izan dela Euskal Herrian. Kafe Antzokian entzun nuen azken aldiz Josetxo Anitua, DJ lanetan, Irratia.com-ek 100. saioa egin zuenean.

  5. gorka / api 24 2008

    Agur JOSETXO!! , traguak edonon hartu ahal ditugu baino jada ez da izango berdina, humila , isila bere azken agurra arte , gero arte.

  6. andere / api 25 2008

    Bizitzan behin ezagutzen den pertsona hoietakoa izan zara Josetxo. Gaur irrati bidez jakin dut ez zaudela gurekin. Oraindik ezin diet malkoei eutsi ere egin… Josetxo ezagutu duen edonork daki zein pertsona berezia zen, zenbat betetzen zuen berarekin suertatu zitekeen edozeinen bihotza eta arima. Nik ez nuen gehiegi ezagutu, ezta luzaroan ere, baina sekula ez ditut ahaztuko haren besarkada maitakorrak, haren irrifarrea, alaitasuna, eta maitasuna. Ez dut zu bezalakorik inoiz ezagutu Josetxo. Zorionak hain haundia izan zarelako. (Luis Mari, Alex, zaindu ezazue)

  7. zure arreba / api 25 2008

    Bizirik jarraituko duzu gure bihotzetan.Asko gara maite zaitugunak.Eskertu nahiko nuke lagun guztiei adierazi diguten maitasunangatik, guztiz bete gaituen maitasuna.BIHOTZ-BIHOTZEZ ESKERRIK ASKO

  8. Orixe / api 26 2008

    Cancer moon-en jarraitzale amorratua izan naiz betidanik. Eibartarra, josetxo bezala. Benetan hutsune haundi bat lagatzen dozula musika munduan. Ez neban ezagutzen,baina berak egindako musika harrapatu nau betirako.Jendearen esanetan, zintzoa, majua eta pertsona ona.Goian bego.

Trackbacks and Pingbacks

  1. sarean.com » Josetxo…
Leave a Comment