Izena eman nuen, eta antza denez gehiagok ere bai. Gaur 16 lagun hasi gara ikastaroan, eta beste kanpo ateetan geratu dira. Euskarazko ikastaroak urriak dira materia hauetan, baina ari gara horretan ere. Blogei eta teknologia berriei buruzko hainbat ikastaro eta hitzaldi eman eta kordinatu ostean, ikasle moduan joan naiz Eibarrera. UEUra.
Gorka Julio Teketen dugu irakasle. Lana erruz egiten du, hitzaldietarako RSSa baino jario potenteagoa dauka, ikasle ona izan dela nabari zaio, eta sekulako aurkezpenak prestatzen ditu pantailarekin.
Mundu ikaragarri interesgarria da web 2.0 delakoarena, eta asko dago ikasteko eta sakontzeko. Zeozer dakigulakoan, ur berrietan sakontzeko aukera ematen dute horrelako ikastaroek. Ondokoarekin, modu kolaboratiboan gauza berriak egiteko ideiak eta sortzen dira. Eta niri, gaur, pasatu zaizkit batzuk burutik.
Ondoan nuen Morau. Abeslaria eta AEK-ko irakaslea azken urteotan. Musikazalea naizelako aspalditik ezagutzen nuen, baina e-learning asuntuetan ari da aspaldion euskaltegiko lanetan. Euskal Herria 2.0 jardunaldietan ere izan zen, eta mahaian balizko blog batzuen zirriborroak sortu ditugu. Eta ziur naiz, gauza potentea egin dezakela berak, gehien maite eta ezagutzen duenari buruz: musika.
Ikastaroan gustura hasi gara, asko daukagu oraindik ikasteko eta lantzeko. Sakontzeko eta frogatzeko. Hamaseikotea gaude, hezkuntza eta enpresa mundukoak gehienak… blogosferara gehikuntza potentea izango da talde honena, ziur aski. Ikusteko dago.


erantzun itzazu 3 “web 2.0 ikastaroa UEUn&rdquo-(e)an
[…] Azkenaurreneko bloga, Teknofilo gunean topatu dut. Gaztelumendi dauka izena eta 2004ko abenduaren 3an abian jarritako proiektu komunikatiboa da. Blogetik herri kazetaritza, agitazioa, eztabaidak, teknologia berriei buruzko iruzkinak eta Euskal Herrian beste era batera murgiltzeko aukera izan du. Azken artikuluak deitu dit niri arreta, web 2.0-ri buruz hitzegiten baitu. Berak Eibarren ueu-n egin berri duen web 2.0-ren ikastraoan izandako komeriekin datorkigu, eta berak ikasitakoa organigrama batean azaltzen digu. txukuna benetan. […]
where can i purchase dapoxetine
cialis with priligy pills